Eduki publikatzailea

10. Nola egin behar dut doktoregoa tutorekidetzan egiteko proposamena? Eta nori helarazi behar diot?

Eskaera idatziz helarazi behar diozu Doktorego Eskolari (international.doke@ehu.eus), eskaera orria beteta. Orri hori beti bete behar da, jatorrizko unibertsitatea dena delakoa izanda.

Eskaera horrek UPV/EHUren doktorego programa bateko batzorde akademikoaren babesa izan behar du, eta proposamena ebaluatu eta ontzat emateko beharrezkoa izan daitekeen informazio guztia eskatu ahal izango du.

DOKek egiaztatuko du eskaerak bete egiten dituela alorreko legerian zehaztutako baldintza akademikoak eta prozedurako baldintza guztiak, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeari eskaeraren berri eman baino lehenago.