Eduki publikatzailea

22. Ebaluaziorako markatuta dagoen epean ebaluatu behar naute, doktorego programa berrian denbora gutxi eraman arren?

Bai, tutoreak, zuzendariak eta programako batzorde akademikoak ebaluatu egin beharko zaituzte, berdin da zenbat denbora daramazun programan. Ebaluazioa egitean tutoreak, zuzendariak eta programako batzorde akademikoak kontuan izango dute zein den doktoregai bakoitzaren egoera.

Ebaluaziorako epea (irail-urria) Doktorego Eskolaren egutegian argitaratzen da.