Doktorego programan salbuespenezko onarpen prozedura
UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiko 7. artikuluaren arabera (Ikasleak onartzeko prozedura), doktorego programa batean onartua izateko eskaria egin ahal izango da epe orokorretik kanpo kasu hauetan:
- matrikula ezinbesteko baldintza bada doktorego aurreko kontratua egiteko doktorego aurreko finantziazio deialdi ofizial baten babesean
- eskatzaileak sarbide eta onarpenerako baldintzak betetzen baditu
- doktorego programan plazak geratzen badira
- programan onartua izateko eskaria lotuta badago batzorde akademikoak doktorego aurreko finantziazioa emateari.
Ezohiko epeak irekiko dira interesdunek izena eman dezaten, eta ikasleak onartzeko baldintza izango da doktorego aurreko finantziazioa lortzea. Horretarako, eskatzaileak:
- izena eman behar du doktorego programan, jarraibideen arabera
- onespen gutuna (docx, 441 Kb) erantsi behar du
- abal akademikoa (docx, 450 Kb) erantsi behar du, hala eskatzen duten doktorego programen kasuan (bisitatu programan Matrikula, onartzeko irizpideak atala)
- deialdia publikoa ez bada (erakunde pribatu batek finantziatuta, alegia), erantsi deialdiaren dokumentua (edo esteka bat).
EHUko doktoregoari buruzko informazioa
Matrikula egin bezain laster, ikasle berriek hau egin behar dute:
- DOKeren webguneko tutorialak eta gidak kontsultatzea (ikasleei eta irakasleei zuzendutako doktoregoaren funtzionamendua azaltzeko Harrera Jardunaldien gida esatatuak entzutea).
- Doktorego-araudiak irakurtzea DOKe-ren webgunean (bereziki UPV/EHUko Doktoregoko Ikasketa Ofizialak Kudeatzeko Erregelamendua, 2024ko apirilaren 25ekoa).
- Doktorego-programaren izapide eta eskakizun espezifikoak kontsultatzea (ikusi programa guztiak esteka honetan).
- Tutorearekin eta tesien zuzendariekin harremanetan jartzea.