I CGU Research Pitches Contest

I CGU Research Pitches Contest

Informazioa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Compostela Unibertsitate Taldeko (CGU) kidea da. CGU irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta helburu du lankidetza eta elkarrizketa sustatzea goi mailako hezkuntzarekin zerikusia daukaten esparru guztietan.

Galiziako Santiagoko Unibertsitatearen ekimenez sortu zen, eta gaur egun mundu osoko 70 kide baino gehiago ditu.

CGUren ekimenen artean, aurten I CGU Research Pitches Contest antolatu da eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea da lehiaketa horretan parte hartuko duen unibertsitateetako bat.

MDe-k doktoregaiak eta masterreko ikasleak gonbidatzen ditu parte hartzera.  Interesatuta dauden pertsonek bideo labur bat prestatu behar dute, gehienez 3 minutuko iraupenekoa, eta bertan haien ikerlanari buruzko bakarrizketa bat grabatuko dute.

Parte hartzeko, izena emateko orria bete eta bideoa helbide elektroniko honetara bidali beharko da: mde@ehu.eus. Deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dira 2017ko apirilaren 30 baino lehen.

Bideo guztiak jasotakoan, MDe-tik I CGU Pitches Contest delakora aurkeztuko diren hiru hautagaiak hautatuko dira 2017ko maiatzaren 15 baino lehen.

Informazio osoa:

http://www2.usc.es/gcompostela/en/activities/ResearchPitchesContest.html 

Deialdiko oinarriak

Oinarriak

Izena emateko

Itxita

Aukeratutako hautagaiak

Zerrenda