Erasmus+ doktoregoa (outgoing)

Erasmus+ doktoregoa (outgoing)

Nazioarteko bulegoak EHUko doktoregoko ikasleentzako "Erasmus+ doktoregoa" bekak kudeatzen ditu.

  • Bi hilabetetik hiru hilabetera bitarteko egonaldiak.
  • 2026ko irailaren 1etik aurrera egindako egonaldiak.
  • Ikerketarekin lotutako kontraturik ez duten ikasleentzako, kolektibo horrek aukera gutxiago baititu nazioarteko egonaldiak egiteko.
  • Erasmus praktikak bekaz gozatu duen ikasleak Erasmus+ Doktoregoa ere eska dezake, baldin eta egonaldi desberdinetarako badira ( (nahiz eta baliteke bekak esleitzerakoan lehentasunik ez izatea, aldez aurretik egonaldi bat egin izanagatik).
  • GARRANTZITSUA: Beka jasotzeko, beharrezkoa da DOK-ek Erasmus Agreement bat sinatuta izatea harrera-unibertsitatearekin (dagokion zentroan, sailean edo fakultatean). Indarrean dauden akordioak hemen kontsulta ditzakezu.

 

Deialdia eta bidali beharreko dokumentazioa haien webgunean aurki ditzakezu ERASMUS+ DOKTOREGOA. Epea: 2026ko ekainaren 15etik 28ra arte (biak barne).
Deiadiari buruzko kontsultak egiteko, harremanetan jarri Nazioarteko bulegoarekin: international@ehu.eus / 946 01 5823​​​​​​.