Consejo Permanente

Kontseilu Iraunkorra

DOKeko Kontseilu Iraunkorraren bileren egutegia

Bilera Eguna Ordua Lekua Info Link
Doktorego Eskolako Kontseilu Iraunkorraren bilerara 2025ko Urriak 13 11:00 Bilera birtuala izango da, eta eGela Pi-n (DOKeko Kontseilu Iraunkorra_Consejo Permanente de la DOKe) eskuragarri dagoen Teams saio baten bidez egingo da.   https://egelapi.ehu.eus

 

DOKeko Kontseilu Iraunkorraren kideak

Zuzendaritza Batzordeko pertsona hauek osatzen dute Doktorego Eskolako Kontseilu Iraunkorra:

  • Doktorego Eskolako zuzendaria, lehendakaria da.
  • Doktorego Eskolako idazkaria, organo horretako idazkaria da.
  • Doktorego Eskolako zuzendariordeak.
  • Doktorego Eskolako administrazioko burua.

Horiez gain, Zuzendaritza Batzordeko kideek euren taldekideen artean hautatu dituzten batzordekideek ere dute lekua Kontseilu Iraunkorrean, bakoitza bere taldearen ordezkari gisa aritzeko:

  • Doktorego Eskolako master eta doktoregoen koordinatzaileen hamaika (11) ordezkari, banaketa honen arabera: doktorego programetako koordinatzaileen bi ordezkari jakintza adar bakoitzeko, masterretako programetako ordezkari bat.
    • Doktoregoko Arduradunak:
      • Zientzien adarra: José Javier López Pestaña eta Alberto Oleaga Páramo
      • Ingeniaritza eta Arkitektura adarra: Jesús Mª Blanco Ilzarbe eta Jesús María Requies Martínez
      • Osasun Zientzien adarra: Ramón José Barrio Díez-Caballero eta Aitana Lertxundi Manterola
      • Gizarte eta Lege Zientzien adarra: Amaia Maseda García
      • Arteen eta Giza Zientzien adarra: Carlos García Castillero eta Elena Torregaray Pagola
    • Masterretako sare Latinoamerikarraren arduraduna: Jose Ignacio Galparsoro Ruiz
  • Doktorego Eskolako master-ikasleen eta doktoregaien bi (2) ordezkari:
    • Karam Nader Pisonero del Pozo
  • Erakunde kolaboratzaileen ordezkari bat (1)
    • Carlos Garbisu Crespo (NEIKER)
  • Doktorego Eskolari atxikitako teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat (1)
    • Amaia González González

DOKeko Kontseilu Iraunkorraren eginkizunak

Hona hemen Doktorego Eskolako Kontseilu Iraunkorraren eginkizunak:

  • Doktoregoko ikasketak jartzea edo kentzea proposatzea, beste organo batzuen eskumenei kalterik egin gabe.
  • Doktoregaien zeharkako prestakuntzarako jarduerak definitzea eta antolatzea, eta haien trebakuntzarako interesgarriak diren beste jarduera batzuk erregulatzea.
  • Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko politika definitzea, eta beharrezko hitzarmenak prestatzea, dagozkien organoek onar ditzaten.
  • Doktorego Eskolako organoen arteko gatazkak konpontzea, UPV/EHUko indarreko araudiaren arabera.
  • Zuzendariaren urteko txostena eta aurreko ekitaldi ekonomikoaren itxiera onartzea. Zuzendariaren txostenak Doktorego Eskolako jardueren memoria jaso behar du, baita datorren ekitaldirako estrategia-plana ere, aurrekontuko arauak barne.
  • Barne-erregimeneko araudi-proposamena prestatzea eta onartzea eta, hala badagokio, baita haren aldaketak ere.
  • Irakaskuntzen jarraipena egitea eta haien kalitatea zaintzea, eta beharrezko kontrol-prozedurak ezartzea, Doktorego Eskolan garatuko diren irakaskuntzen, programen eta doktorego-tesien kalitatea bermatzeko.
  • Eskolako kideek izenpetuko duten jardunbide egokien kodea onartzea.
  • Unibertsitateko araudiak esleitutako edo UPV/EHUko gobernu-organoek bere esku utzitako beste edozein eginkizun betetzea.