Masterretako ikasleen edo doktoregaien ordezkariak Zuzendaritza Batzordean

Artea eta Giza Zientziak

Asier Calzada

Kaixo! Ni Asier naiz eta tesia ingelesaren jabekuntzari buruz egiten ari naiz Gasteizko Micaela Portilla Ikergunean. Gradua eta masterra ere UPV/EHUn egin nituen, Arabako kanpusean. Aurten nire hirugarren urtean nago FPU kontratuarekin eta pasa den kurtsoan doktoretza eskolako ikasleen ordezkaritzara aurkeztu nuen neure burua lehenengo aldiz. Beraz, Arte eta Giza Zientzien arloko doktoretza ikaslea bazara eta zalantza, proposamen edo ideiaren bat baduzu, Janire Guerrero eta biok prest gaude entzuteko. Helbide honetara idatz diezadakezu: asier.calzada@ehu.eus

Janire Guerrero

Kaixo! Janire Guerrero naiz eta hizkuntzen eskurapeneko doktoretza egiten ari naiz, zehazki, elkarlaneko atazei buruz ingeles klasean. Nire lehenengo urtean nago FPI kontratuarekin eta Asier Calzadarekin batera ikertzen naiz Gasteizko Micaela Portilla Ikergunean. Arte eta Giza Zientzien arloko doktoretza ikasleen ordezkaria naiz lehenengo aldiz, baina edozein proposamen edo galdera izanez gero jarri lasai gurekin kontaktuan: janire.guerrero@ehu.eus

Zientziak

Ane Izaskun Aranburu

Iepa! Ni Ane naiz, Donostiako Kimika Fakultatean doktoretza egiten ari den ikaslea. Fakultate honetan bertan egin ditut gradua eta masterra. Eusko Jaurlaritzaren bekarekin nabil laborategian lanean, hirugarren urtea hastear, argiarekin modulatu daitezkeen katalizatzailee inguruan. Aldi berean, irakasle masterra egiten ari naiz EHUn.

Beraz, zientzia adarrean doktoretza ikasleen ordezkarietako bat nauzue Andoni Zabalarekin batera. Edozein galdera, proposamen edo iritzi izanez gero jarri lasai gurekin kontaktuan!

aneizaskun.aranburu@ehu.eus

Andoni Zabala

Aupa! Andoni Zabala naiz, Donostiako Kimika Fakultatean doktoretzako azken urtea hasiko duen ikasleetako bat. Kimikako gradua eta Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterra ere bertan egin ditut. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako predok beka batekin nabil Kimika Ez-Organikoa sailean nire ikerkuntza egiten koordinazio konposatu magnetikoen inguruan. Ane Aranbururekin batera zientzien adarreko doktoretza ikasleen ordezkarietako bat naiz, beraz, doktoretzarekin erlazionatutako edozein zalantza, proposamen... baduzue jarri lasai kontaktuan gurekin! (andoni.zabala@ehu.eus)

Gizarte eta Lege Zientziak

Carmen Gil

Kaixo! Carmen naiz, eta Donostiako psikologia fakultatean doktoretza dihardut, oroimen psikologiari buruz. Nire hirugarren urtea hastear nago, hain zuzen ere, eta edozein zalantza, ideia, proposamena edo, jarri lasai harremanetan! cgil007@ikasle.eus

Alazne Irigoyen

Kaixo! Alazne Irigoien naiz, nire doktorego tesia egiten dut Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programan, Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Enpresetan dauden genero estereotipoak ikertzen ditut, baita horiek emakumeen eskubideetan duten eragina eta genero berdintasunaren egoera ere. Hau da nire lehen urtea Eusko Jaurlaritzako bekadun gisa. Zientzia Juridiko eta Sozialen adarreko ordezkaria naiz Carmen Gilekin batera. Benetan poztuko naiz zu entzuteaz eta laguntzen saiatzeaz! alazne.irigoyen@ehu.eus

Osasun Zientziak

Maite Blanco

Kaixo! Ni Maite naiz eta neurozientzietako doktoretza egiten ari naiz, Leioan kokatua dagoen Achucarro zentroan zehazki. Berez, EHUko beka daukat eta jada bigarren urtea hastear nago. Osasun zientzien arloko doktoretza ikasleen ordezkarietako bat naiz, Adhara Gaminde-rekin batera. Edozein zalantza, proposamen, ideia edo dena delakoa jarri gurekin harremanetan lasai asko! Hona hemen nire helbidea: mblanco028@ehu.eus.

Adhara Mikaela Gaminde

Kaixo! Ni Adhara naiz eta neurozientzietako doktoretza egiten ari naiz Alzheimerraren inguruan, Leioan dagoen Achucarro zentroan. FPU bekarekin nabil eta nire bigarren urtea hasi berri dut. Osasun zientzien arloko doktoretza ikasleen ordezkarietako bat naiz, Maite Blancorekin batera. Edozein zalantza, proposamen, ideia edo dena delakoa jarri gurekin harremanetan lasai asko! Hona hemen nire helbidea: agaminde002@ehu.eus.