Nire tesia 180 segundotan eta euskaraz. DOKeAriguneko 2020ko sariak

Hizkuntza normalizaziorako bidean aurrera egiteko, euskarak presentzia izan behar du gure unibertsitatean sortutako ikerketa eta ezagutza aurreratuenaren dibulgazioan. Alde horretatik, Doktorego Eskolak (DOKe) konpromisoa du euskara ingurune espezializatuetan erabiltzeko, baita ikerketa jarduera gizartean zabaltzeko ere.

Helburu horri begira, eta Euskaraldia 2020 programak sustatutako ekintzen esparruan, gure doktoregaiak animatu egin nahi ditugu Doktorego Eskolak antolatutako "Nire tesia 180 segundotan eta euskaraz. DOKeAriguneko 2020ko sariak" ekimenean parte hartzera.

Jarduera hau doktorego tesiaren proiektua 3 minutuko ikus-entzunezko formatuan aurkeztean datza. Bertan, parte hartzaileek entzule heterogeneo eta, beraz, ez-espezialista bati egokitutako lengoaia erabili beharko dute.

Lehiaketa dago sartuta "Ikertzaileen Europako Gaua" ekimenean, zeina Universidad País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu baitu aurten, G9ko kide den aldetik.

Data interesgarriak

Izena emateko eta bideoak bidaltzeko epea: 2020ko azaroaren 18a
Finalisten hautaketa: 2020ko azaroaren 23a
Finala eta sari banaketa: 2020ko azaroaren 27an

Izena ematea

Deialdiaren oinarriak

Inskripzioa beteta

Zerrendak

Finala eta sari banaketa

2020ko azaroaren 27a
Ordua: 11:00-12:30
Sarbide libreko online ekitaldia

Ekitaldiaren buru Jon Zarate da, Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea, Ignacio Armentia Kazetaritzako katedraduna eta Doktorego Eskolako aurreko zuzendaria, eta Miren Bego Urrutia Ikerketaren Gizarte Hedapeneko zuzendaria lagun dituela.

Programa

  • 11:00: Gotzone Barandika Doktoretza Eskolako zuzendariaren aurkezpena, gonbidatuen parte-hartzearekin
  • 11:15: finalisten zuzeneko emanaldia
  • 12:00: epaimahaiaren eztabaida
  • 12:30: irabazleen iragarkia eta ekitaldiaren amaiera