Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko

Inskripzioa beteta

Iraupena

  • Bi ordu eta erdiko 6 saio, astean behin

Hizkuntza

  • Gaztelania/Euskara

Prestatzailea 

  • Maria Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.

Helburuak

  • Beldur eszenikoa desblokeatzea.
  • Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
  • Egiturak sortzea, edukiak transmititzeko euskarri moduan.
  • Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
  • Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.

Edukia

  • Parte hartzaile bakoitzaren hitzaldi labur bat grabatzea.
  • Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
  • Nork bere buruari kanpotik begiratzea eta hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
  • Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
  • Parte hartzaile bakoitzak hitzaldi bat prestatuko du, tailerrean proposatutako gakoak landuta.
  • Ondoren, hitzaldi hori grabatuko da. Hitzaldiak ikustea eta analisi konparatiboa egitea.

KONTUAN IZAN: Ikastaroan parte hartzeko onartzen diren pertsonek 3 minutuko komunikazioa prestatu beharko dute, eta bideoan grabatuko da lehen eskola egunean.

Lekua

  • Biblioteka eraikina
    1.solairuan, 7 gelan
    Leioan, Bizkaiko Campusean

Datak

  • Martxoak17, 24, 26, 30
  • Apirilak 2, 7

Ordutegia

  • 10:30-13:00

Parte hartzaileen kopurua

  • 8-12
  • Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera 

% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik ("Oinarrizko arautegia MDe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko" 3. puntuan)