Doktorego Eskolako Zuzendaritzarako Hauteskundeak
Hautagai-zerrenda bat aurkezteko baldintzak
UPV/EHUko Doktorego Eskolen Oinarrizko Arautegia, 7. artikuluan (Doktorego Eskolaren Zuzendaritza), kandidaturak aurkezteko baldintzak ezartzen ditu.
Doktorego Eskolako zuzendaria UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea izango da, itzal handikoa eta gutxienez ikerketako hiru seiurteko dituena. Zuzendaritza Batzordeak aukeratuko du eskolara atxikitako doktorego programen arduradunak diren edo izan direnen artetik, eta errektoreak izendatuko du.
Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hauteskunde Araubide Orokorraren Erregelamenduak, 19.3 artikuluan,
Kide bakarreko organoetako hauteskundeetan hautagai aurkeztu nahi izanez gero, hautagaiak idatzia bidali beharko dio kasuan kasuko organoari, eta ikastegiko batzarreko edo saileko edo institutuko kontseiluko kideen % 10aren babesa izan beharko du. Paragrafo honetan zehaztutakoa ezarriko da, horretarako arautegian bestelakorik zehaztu ezean.