erasmus+_vigente

Erasmus+ 2024-2025

Informazio bilerak

Soziologia // Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa // Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:

  • 2023ko urriaren 26an, osteguna, goizeko 12:00etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).

Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza/  Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:

  • 2023ko urriaren 27an, ostirala, goizeko 11:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).
  • 2023ko urriaren 27an, ostirala, eguerdiko13:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).

Baldintzak eta mugak

UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreodetzaren orrian, Erasmus+ programari dagokion informazioa aurkituko duzu, orrialde honetako informazioarekin osatuko dena. Oso garrantzitsua da, beti ere, bi orrietako informazioa kontutan izatea.

Informazio garrantzitsua

Puntu garrantzitsuak:

  • Eskaria egitean, gutxienez, graduko bigarren urtean egon beharko da matrikulatuta.
  • Ikasleak 54 kreditu gaindituak izan beharko ditu mugikortasun-eskaera egiteko unean.
  • Ikasleak ezin izango ditu hitzarmen akademikoan Gradu Amaierako Laneko kredituak sartu. Mugikortasuna graduko 4. mailan burutuko duten ikasleek, lauhileko bateko egonaldiak baino ezin izango dituzte eskatu. Horiek lehen lauhilekoan egingo dira beti, eta ezin izango da egonaldia luzatu. Bestetik, gradu bikoitzeko ikasleek ezingo dute mugikortasunik burutu 5. mailan.
  • Nazioarteko mugikortasun programetan parte hartu ahal izateko, ikasleak, deialdiaren aukeraketa egiten den unean, bere espediente akademikoan batezbesteko nota 6,75 izan beharko du. Salbuespen moduan, aurretik Buddy programan egoki parte hartu duen ikasleari 6,25ko batezbesteko nota onartu ahal izango zaio. Hori fakultateak kudeatzen dituen norakoei soilik aplikatuko zaio.
  • Esleitzerako momentuan, nota minimo hori duen ikasleari, merituengatik beste puntu bat gehitu ahal izango zaio, hau da, aurreko deialdietan Buddy edo/eta Ikaskide programan parte duenari (0,5 programa bakoitzeko). Batuketa hori fakultateak kudeatzen dituen norakoei soilik aplikatuko zaio.
  • Kontuan izan behar dira UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreodetzak bere 2024/25 DEIALDIA dokumentuan zehaztutako baldintzak eta mugak; Fakultateko baldintzekin osatuak izango dira.
  • Ikaslearen betebeharrak
  • Helmugan ikasleek lortutako kalifikazioen aitortza akademikoa burutzeko, atzerriko zentroetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko noten baliokidetasun-taulak erabiliko dira (aintzatespenaren unean indarrean daudenak), gai horretan eskumena duen Ministerioak argitaratutakoak.
  • Aurtengo Erasmus+, LA, BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.. ERASMUS-AL-BN plaza bat lortzen ez dutenek, ordea, bai izen eman dezaketela SICUE programan. 

Eskaerak

Eskaerak on-line egingo dira GAURen bitartez. Jarraibideak UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreodetzaren orrian jaitsi daitezke. Gogoratu, eskaera egiteko epea 2023ko azaroaren 2tik 20era bitarte izango dela.

GAURen, "BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA" klikatu daiteke, horrela, ikaslea, bere zerrendako norakoren batean ez bada esleitua izaten, libre geratu den beste norakoren bat eskeintzeko aukera izango du (beti ere eskaera egiterakoan 8 norako aukeratzen baditu). Oso garrantzitsua da aukera hori klikatzea. Aukera hori klikatu ezean, ezin izango zaio libre geratu den norakoren bat eskaini.

Hizkuntza eskakizuna duen plazaren bat aukeratzen bada, orrialde honetan entregatu behar duzu hizkuntza ziurtaguia (ikusi "Hizkuntza eskakizunak" atala)

Norakoak

BEHIN BETIKO NORAKOEN ZERRENDA AZAROAREN 2AN PLAZARATUKO DA. ORDURA ARTE ALDAKETK EGON DAITEZKE

Norakoak eta bakoitzaren hizkuntza eskakizunak ondoren azaltzen direnak dira (hurrengo egunetan azalduko dira):

 

       Fakultateko ikasleen iritziak

Hizkuntza eskakizunak

Norako bakoitzaren hizkuntza eskakizunak ikusteko, aurreko ataleko taulak kontsultatu behar dira.

UPV/EHUk onartutako ziurtagirien taulak

Italia eta Portugalen kasuetan, ez da nahitaezkoa hizkuntza-betebeharra eskaria egiteko garaian izatea. Hala ere, mugikortasuna hasten duenerako, ikasle aukeratuak eskatzen den hizkuntza eskakizunaren maila izateko konpromisoa hartzen du.

Hizkuntza eskakizuna hutsik badago, gomendiozko betebeharrak dituzte. Edozein kasutan, ikasleak gomendatzen den maila hori eskuratu beharko du egonaldia burutu aurretik. Horrek, hizkuntza aldez aurretik ikastea suposatzen du.

Fakultateko web orrian agertzen diren hizkuntza eskakizunak GAURen azaltzen direnei gailentzen zaie.

Hizkuntza egiaztagirien entrega (online)

Hizkuntza eskakizuna dituzten norakoen kasuan, atal honetan aurkituko duzun estekan aurkeztu behar duzu zure ziurtagiriaren kopia digitala

Hizkuntza ziurtagiri ofiziala ez izatekotan, alemana, frantsesa edo italiera hizkuntza eskakizuna duten norakoen kasuan: ikasleak hizkuntza horietaz duen jakintza baloratzea ahalbidetzen duen bestelako edozein ziurtagiri (ez ofizial).

Hizkuntza eskakizuna duten norakoen esleipena

Hizkuntza eskakizuna bermatzen duen hizkuntza-ziurtagiri ofiziala aurkezten duten ikasleek lehentasuna izango dute.

Alemana edo frantsesa hizkuntza eskakizuna duten plazaren bat hutsik geratuko balitz, idazkaritzan aurkeztutako bestelako ziurtagiri ez ofizialak kontuan hartuko dira. Fakultateak ziurtagiri horiek aztertuko ditu eta ikasle horiei hizkuntza proba bat egiteko aukera baloratuko du.

Hizkuntza bat baino gehiago duten norakoen kasuan (alemana-ingelesa edo frantsesa-ingelesa), gutxienez hizkuntza bietako baten eskakizuna bete beharko du ikasleak. Edozein kasutan, kontutan izango da bigarren hizkuntzaren jakintza izatea. Norako batzuek, hala ere, bi hizkuntzen ziurtagiria eskatzen dute.

Kupo orokorreko unibertsitateak

Ondorengo unibertsitateak kupo orokorrekoak dira eta Nazioarteko Harremanen Bulegoak (NHB) kudeatu eta esleitzen ditu. Hortaz, plaza horiek UPV/EHUko ikasle guztientzat dira eta hizkuntza-ziurtagiaren kopia NHBan aukeztu beharra dago, emailez honako helbidera bidalita: certiidiomas.internacional@ehu.eus 

Norakoak:

  • GHENT UNIVERSITY (Belgika)
  • UNIVERSITY OF GRONINGEN (Herbehereak)
  • CARDIFF METROPOLITAN UNIVERSITY (Erresuma Batua)
  • UNIVERSITY OF SUSSEX (Erresuma Batua)
  • UPPSALA UNIVERSITET (Suedia)
     

Laguntza ekonomikoak

Laguntza ekonomikoak ez ditu Fakultateak kudeatzen eta ikasleak dauka beraiek eskatzeko erantzukizuna. Azken urteotan laguntzak murriztuz Joan dira eta etorkizuna ez dago garbi. Ondorengo estekan ikus daiteke azken urteotako bilakaera: