SICUE 2026/2027
Fakultateko bilera informatiboko aurkezpena
EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzaren orrian, SICUE programari dagokion informazioa aurkituko duzu, orrialde honetako informazioarekin osatuko dena. Oso garrantzitsua da, beti ere, bi orrietako informazioa kontutan izatea.
1. Baldintzak eta mugak
Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.
Kontutan izan behar dira Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak zehaztutako baldintzak eta mugapenak.
FAKULTATEKO IKASLEARENTZAT OHAR GARRANTZITSUA:
- Gradu Amaierako Lana EHUn egin beharko da eta inolaz ere ezin izango da SICUE mugikortasuna egiten den unibertsitatean burutu.
- Gutxieneko egonaldia lauhileko batekoa izan daiteke eta gehiengoa kurtso akademiko osoa.
- Hitzarmen akademikoan egonaldia egingo den ikasturteko irakasgaiak baino ezin daitezke sartu. Era berean, ezin izango dira sartu "nahikoa", "suspentso" edo "aurkezteke" kalifikazioa jaso duten irakasgaiak. Hitzarmen akademikoak Mugikortasuneko dekanordearen onespena izan beharko du betiere. Hitzarmenean zeozer aldatzen bada dekanordeak aurretik baimena eman barik, aldatutako irakasgaiak ezin izango dira baliozkotu.
2. Eskaerak
Eskaerak on-line egingo dira GAURen bitartez. Zure eskaera nola egin hurratsez hurrats.
Gogoratu, eskaerak egiteko epea: 2026ko Urtarrilaren 30etik Otsailaren 13ra
3. Norakoak
GAUR profilean: Unibertsitate trukea>Kontsultak>Trukeko Mugikortasuna.
4. Betebeharrak
Mugikortasunak betebehar batzuen gauzatzea dakar; beraz, zuk zeuk hartu prozesu osoaren ardura.