Breadcrumb

practicum_info_anexo_hefa1

Dokumentuak eta Prozedura

Gizarte Hezkuntza, Pedagogia eta Gizarte Antropologia Graduak

Praktikak hasi aurretik: Plazen aurre hautaketa fasea

Autopracticumeko orriaren helburua, fakultateko plazen eskaintzetan agertzen ez den zentro berri bat proposatzea da. Orria beteta eta sinatuta bidali behar duzu hefa.practicum@ehu.eus emailara (maiatzaren 2tik 30era)

Haur eta nerabeekin lan egiteko sexu-izaera delitu ziurtagiria

Matrikula egiteko unean, adingabeekin practicuma egingo duten ikasleek aukera dute Fakultateari baimena emateko Justizia Ministerioaren datu-basea kontsultatzeko, sexu-deliturik ez dagoela egiaztatzeko.

Baimenik eman ezean, ziurtagiria pertsonalki eskuratu beharko da esteka honen bidez, eta Fakultateko Practicum Bulegoan zein praktika-zentroan aurkeztu.

Formazio saioak Fakultatean

Praktiketara joan aurretik, Fakultatean gradu bakoitzeko koordinatzaile eta irakasle taldearen gidaritzapean formakuntza saioa jasoko da. Derrigorrezkoa da aipatu saio horietara etortzea. Modu berean, praktikak burutzen ari zareten une desberdinetan jarraipen lan mintegiak antolatuko dituzte tutoreek. Horietara etortzea ere derrigorrezkoa da.

Praktikak hasterakoan: Prestakuntza Proiektua

Eranskin hau landu eta adostu beharko da bai fakultateko tutorearekin bai zentroko instruktorearekin praktikak hasi eta lehenengo bi edo hiru astetan. Bete ondoren, praktiketako tutoreari eman beharko da edo eta  Practicumeko Bulegoan artxibatzeko utzi beharko dira. Hau egitea beharrezkoa da praktikak egiaztatu ahal izateko

Praktikak bukatu ondoren

Praktikak amaitzen direnean, bi dokumentu bete behar dira batetik instruktorearen amaierako txostena (tutoreek instruktoreen bidez eskuratuko dutena). Eta bestetik ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren inguruko ebaluazio eta amaierako txostena egin behar du.

Kasu bereziak eta erreklamazioak

Ikasturteko Practicum Kasu Berezi eskaeren behin behineko/betiko ebazpena.