Eduki publikatzailea

2020ko Oinarrizko Errentari buruzko Tailerrak

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/19

Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak 2018ko urtarrilaren 23an hartutako gomendioari jarraituz, aberastasuna zuzen banatzeko ToShare Behatokiak tailer-ziklo bat antolatu du oinarrizko errenta unibertsal batek gizartean eta pertsonen bizitzan izango lituzkeen ondorioei buruz, bereziki euskal gazteei zuzenduta.

Tailerretan parte hartzea doakoa da, baina 2020ko otsailaren 26a baino lehen eman beharko da izena, lh-gl.dekano-idazkaria@ehu.eus helbide elektronikora idatziz.

Tailer bakoitza zuzenean ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez, https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean konektatuta.