Energia eta aldaketa klimatikoa

ENERGIA Y CAMBIO CLIMATICO

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) neutraltasun klimatikoa jarri du jomugan. Eta hori lortzeko, sustatuko du energia aurreztea eta ahal dela energia garbiak eta berriztagarriak erabiltzea, ingurumen irizpideak txertatuko ditu campusen plangintza urbanistikoan eta eraikinak eta azpiegiturak eraikitzeko/birmoldatzeko proiektuetan, eta unibertsitateko kideak –ikasleak, irakasle-ikertzaileak (IRI) eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZPko langileak)– gaituko ditu klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko. Horiexek dira Ingurumena eta osasuna kudeatzeko plan pilotua (2019-2025) izenekoan jasotako helburuetako batzuk.

Gune honetan, gure unibertsitateko kideen energia kontsumoei buruzko informazio zehatza dago, baita energia eraginkortasuna hobetzeko eta ingurumen inpaktua murrizteko ezarritako proiektuei eta neurriei buruzkoa ere. Horrez gain, aholkuak eta gomendioak daude, energia modu arduratsuan eta jasangarrian erabiltzen ikasteko.