Erosketa eta kontsumo arduratsua

UPV/EHUk bultzatzen du kontuan izatea irizpide etikoak, ingurumenaren arlokoak eta sozialak produktuak erosterakoan, eta irizpideok aplikatzea zerbitzuak kontratatzerakoan. Horrela, produktuak eta zerbitzuak aukeratzekoan, aintzat hartuko da ingurumenean eta gizartean duten inpaktua, kalitatea eta prezioaz gain.

Era berean, bertako produktuen eta bidezko merkataritzako produktuen eskaintza eta kontsumoa sustatzeko ekintzak jarri dira abian azken urteotan campusetan, eta prestakuntza eskaini zaie unibertsitateko kideei kontsumo arduratsuaren alorrean.