Ingurumenaren arloko kudeaketa ikastegietan

Iraunkortasun arloko Zuzendaritzak aholkularitza teknikoa eta prestakuntza eskaintzen dizkie ingurumenaren arloko kudeaketarekin konprometituta dauden ikastegietako ingurumena hobetzeko taldeei, bai eta talde horiek osatu edo suspertu nahi dituzten unibertsitateko kideei ere. Laguntza ematen da abian jartzeko ingurumena hobetzeko planak eta plan horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko, bai eta ekintza partikularrak diseinatu eta aurrera eramateko ere.

Bestalde, sustatzen du unibertsitateko kideek parte har dezatela ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko ekimenetan, hala nola baliabideen erabilera eraginkorragoaren aldeko programetan, unibertsitateko jarduerek planetan duten inpaktu txarra arintzeko programetan, eta gure planetaren osasuna zaintze aldera ohiturak aldatzeko programetan.