Eduki publikatzailea

Ezagutu Euskadiko ingurune naturala campusetik irten gabe! AZTERTU programa EHUra iritsi da: euskal biodibertsitatearen leihoa

Lehenengo argitaratze data: 2026/02/05

Ba al dakizu nola dauden benetan gure ibai eta kostaldeak? AZTERTU ingurumen-hezkuntzako programa EHUn lurreratu da, hiru campusetan erakusketak eginez. Erakusketa ibiltari horiek gure lurraldeko ingurumen-errealitatean zeharreko ibilbide zehatza eskaintzen dute, euskal ekosistemen kontserbazioaren garrantzia azpimarratuz.

Non?

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako hainbat zentrotan.

Zer aurkituko duzu?

Panel elkarreragileak, gure biodibertsitatearen egoerari buruzko ikuspegi tekniko eta dibulgatzailea dutenak, osasun ekologikoari buruzko datuekin eta gure ingurunearekin harreman iraunkorra izateko gakoekin.

Berdin dio zer ikasten duzun edo zein sailetan lan egiten duzun: iraunkortasunak guztiok inplikatzen gaitu. Aprobetxa ezazu aukera bikain hori Euskadiko ingurumen-kontserbazioa eraldatzen ari diren herritarren zientzia-tresnak gertutik ezagutzeko, eta ikus ezazu tresna horien parte izan zaitezkeela.

Erakusketen egutegia

Egutegia
Campusa Ikastegia Erakusketa Erakusketen datak Informazio gunea
Gipuzkoa IM Barriola Zentroa Natura Otsailak 2-11 Otsailak 4
Gipuzkoa Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola Ibaialde Otsailak 18 - martxoak 4 Martxoak 3
Araba Unibertsitate Pabiloia Natura Maiatzak 11-25 Maiatzak 14
Araba Farmazia Fakultatea Ibaialde Apirilak 29 - maiatzak 13 Maiatzak 6
Bizkaia Ekonomia eta Empresa Fakultatea (Sarriko) Natura Otsailak 23 - martxoak 9 Martxoak 4
Bizkaia Zientzia eta Teknologia Fakultatea Azterkosta Martxoak 17-31 Martxoak 25
Bizkaia Hezkuntza Fakultatea Natura Martxoak 30 - apirilak 20 Martxoak 31, apirilak 15

 

Gure ingurunea ezagutzea da babesteko lehen urratsa. Zure zain gaude!