Bizikleta bidezko mugikortasunaren alorrean ikerlana egiteko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/25

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, diru-laguntza deialdia atera du bizikleta bidezko mugikortasunaren alorrean generoaren ikuspegitik ikerlan bat egiteko.

Epea

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 31a arte izango da.