Eduki publikatzailea

Climathon Eibar 2021

URRIAren 15,16 eta 22,23

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/07

Irudia

Climathon-a asteburu bat irauten duen maratoia da (edizio honetan bi asteburu). Bertan, pertsona talde batek tokiko eta eskualdeko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan jarduten du, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko erronkei irtenbideak bilatzeko.

Climathon Eibar 2021 Eibarko udalerrian antolatutako Climathon ekitaldiaren laugarren edizioa da. EIBAR CLIMA LAB kolektiboak eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak – Eibar Atala bultzatutako ekimena da, non Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua irakasten da. Aurten, Mondragon Team Academy-arekin elkarlanean ere antolatuko da ekimena. Climathon Europako CLIMATHON sareak koordinatutako ekimena da, EIT CLIMATE-KIC erakundeak bultzatua eta Alkateen Itunak (COVENANT OF MAYORS) babestua.

Climathon-ak nazioartean hazten jarraitzen duen ekimena da, ikasle gazteen eta pertsona ekintzaileen kezka klima-aldaketak sortzen dituen erronken aurrean bat egiteko aukerak sustatuz. Azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela erakunde publikoek eta enpresek Climathon-ean parte hartzea, Gipuzkoan modu berritzailean gara daitezkeen etorkizuneko erronkak eta esparru estrategikoa eskaintzeko orduan.

Apunta zaitez!