Oparitu ordubete! Lagundu familiako zaintzaile bati zugandik gertu.
DENBORA boluntarioen bila dabil, Donostia, Pasaia eta Irungo senideen zaintzaileei laguntzeko.
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/26
Oparitu ordubete! Lagundu familiako zaintzaile bati zugandik gertu.
Zugandik gertu, egunero senide nagusi bat zaintzen duten pertsonak daude. Askotan bakardadean zaintzen dute eta/edo egoerak gainezka egiten du. Denbora falta da, eskuak falta dira eta, batez ere, lagunduta sentitzea falta da.
DENBORAk boluntarioak bilatzen ditu zaintzaile horiei eguneroko bizitzan laguntzeko. Nola? Ekintza erraz baina oso baliotsuekin: paseatzera atera, mandatu bat egin, elkarrizketa-tarte bat partekatu edo eguneroko gestio txikiekin lagundu. Keinu sinpleak dira, eta, batuta, benetako eragina dute.
Ez duzu esperientziarik behar aldez aurretik, eta ez duzu konpromiso handirik hartu behar. Zuk erabakitzen duzu noiz eta nola lagundu: tarte bat libre baduzu, eskaini egiten duzu; bestela, ez da ezer gertatzen.
DENBORAn eguneroko eta gertuko laguntzaz ari gara, ez zainketa profesional eta sanitarioez. Zuk erabakitzen duzu zer zereginetan lagundu, eta ez duzu inoiz nahi ez duzun ezer egin beharko; ez zara bakarrik geratuko mendeko pertsona batekin, eta ez zara inongo etxetan sartuko eroso sentitzen ez bazara. Zuk mugak ezartzen dituzu eta, lagun batekin parte hartu nahi baduzu, posible ere bada.
Nola lagundu dezakezu?
Hona hemen adibide batzuk:
Carmen (65 urte) senarra zaintzeaz arduratzen da. Ondo letorkioke laguntza izatea mandatu txikiekin, hala nola erosketak egitea edo botikak jasotzea farmaziatik.
Korok (76 urte) ahizpa zaintzen du. Ondo etorriko litzaizuke laguntza ematea noizean behin, mandatuak egiteko edo hitzorduetara joateko (medikuarengana edo udaletxera, esaterako), bai eta erosketa online eskatzen ikasteko ere.
Anek (45 urte) bere aita bakarrik zaintzen du. Ondo etorriko litzaioke laguntza lekualdatzeren batekin, adibidez, aitaren gurpil-aulkiarekin autobusa hartzeko, edo txakurra paseatzera ateratzeko.
Zergatik parte hartu?
- Ordubete atseden handia izan daitekeelako norbaitentzat
- Zeure ingurunean zaintzen laguntzen duzulako
- Benetako eragina duen sare komunitario baten parte zarelako
- Aldez aurretik esperientziarik behar ez delako, laguntzeko gogoa bakarrik
Zer behar duzu parte hartzeko?
- Gutxienez udalerri hauetako batean laguntza emateko prest egotea: Donostian, Pasaian edo Irunen
- Gertu behar duen norbaiti laguntzeko gogoa izatea.
- Bakarrik edo beste norbaitekin egin dezakezu, nahi duzun moduan.
Nola emango dut izena?
DENBORAK nola funtzionatzen duen eta nola izena eman jakin nahi baduzu, informazio-saio batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Jakingo duzu nola zure garaiko ordu bakar bat uste baino askoz gehiago izan daitekeen eta zaintzaile batentzat laguntza izugarria izan daitekeen.