Eduki publikatzailea

Zatoz Gazteak 2030 proiektuan parte hartzera!

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/12

Gazteak 2030: Etorkizuna lurraldeetatik eraikiz proiektuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Proiektu hori Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarearen (REDS-SDSN Spain) eta Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioaren 2030erako Agendaren Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da, eta komunikazio- eta narrazio-tresna berriak aztertzea du helburu, Zarautz, Fuenlabrada, Urries eta La Rinconadako lurraldeen garapen iraunkorrean gazteen eta herritarren inplikazio handiagoa sustatzeko.

Inoiz pentsatu al duzu klik "sinple" batek duen boterea? Zer botere dugu kontsumitzaile gisa? Nola eragiten dute gure erosketa-erabakiek gure egunerokotasunean? Proiektu honen lehen jardunaldian, Zarauzko Udalarekin batera, kontsumitzaile gisa dugun botereari buruzko galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko gune bat antolatu genuen.

Elkarrizketa eta ekintzarako gune batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, datorren ekainaren 15an, 16:30etatik 19:30etara, Gaztelekuko sukaldea, Zarautz.

Belaunaldien arteko espazio bat, inklusiboa eta askotarikoa, non ekarpen guztiak baliagarriak izango zaizkigun komunikatzeko modu berriak identifikatzeko eta gazteak eta herritarrak oro har lurraldearen garapenerako erabakiak hartzean sartzeko.

Parte hartzeko, mesedez, eman izena formulario honen bidez: Erregistro