Webinar: "Uda solidarioa eta boluntariotza. Parte hartu!"

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/18

Data: 2020ko ekainaren 25ean

Ordua: 16:00etan

Iraupena: 45 minutu

Helburua: Unibertsitateko Komunitateari udako jarduera solidarioen aukerak ezagutaraztea (brigadak, turismo solidarioa, auzolandegiak, kanpamentuak eta erakundeen udalekuak), eta, aldi berean, urte osoan eta ez udan soilik parte har daitekeen boluntariotzaren kontzeptura eta esparruetara sararaztea.

Edukia:

  • BATEGIN kanpaina (kanpainaren azalpena eta kategoria bakoitzaren azalpena, kategoria bakoitzeko jardueren adibide praktikoekin)
  • boluntariotza puntualaren kontzeptua (noizbehinkako garai edo jardueretan) eta boluntariotza egonkorra toki erakundeetan (boluntariotzaren legeak ematen dituen berme eta eskubideekin)
  • Edozein unetan boluntariotza egin daitekeen jarduera eremuak (ingurumena, bazterketa, osasuna, garapenerako lankidetza, etab.)

Metodologia: Online saioa Google Meets bitartez (izena ematen duten pertsonei saioan sartzeko esteka emango zaie).

Hizlaria: Bolunta (Bizkaiko boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia)

Izen-ematea: online imprimakia