null

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" lelopean

Cartel

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" lelopean.

 

Jarduera presentzialak

Bizkaiko Campusa

Ibilbidea oinez Arboretumean zehar

Eguna: Irailaren 17a

Lekua: Arboretumerako sarrera (Arte Ederren Fakultatearen ondoan)

Ordua: 11:00etatik 12:00etara

Javier Loidi irakasleak gidatutako ibilbidea, Arboretumeko bidexka eta bideetan barrena, zuhaitz eta zuhaixka espezieak, Helosciametroa, Atlantikoko basoa, urtegiko ur espezieak, hegaztiak, harkaitz bilduma, eta abar ikusteko.

Izena emateko (leku mugatuak)

 

Arabako Campusa

Ibilbidea bizikletaz

Eguna: Irailaren 22a

Lekua: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Ordua: 1. taldea, 11:30ean; 2. taldea, 12:00etan

Hezkuntza eta Kirol Fakultatetik Eskibelerainoko ibilbidea (Armentiatik) bizikletaz, interes paisajistikoa eta ekologikoa duten lekuetan barna. Xedea da mugikortasun jasangarria sustatzea. Ibilbidea egiteko bidegorriak erabiliko dira.

Izena emateko (leku mugatuak)

Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea

Eguna: irailaren 22

Lekua: Nieves Cano kalea (gelategiaren aurrean)

Ordua: 12:30etik 14:30era

Stand bat jarriko da aire zabalean, karpa baten pean. Euren bizikleta eraman ahalko dute interesa duten guztiek, mekanikariek bi gurpildun ibilgailuen diagnostikoa egin dezaten. Standean erremintak egongo dira, nahi dutenek euren bizikletetan doikuntza sinpleak egin ditzaten. Halaber, informazioa emango da bizikleten erregistro boluntarioari eta argiztapen gailuei eta lapurreten aurkako gailuei buruz.

 

Gipuzkoako Campusa

Bizikleten tailerra

Eguna: irailaren 17a

Lekua: Ignacio Mª Barriola eraikinaren etxabea

Ordua: 10:00etatik 14:00etara

Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak. 

Botila (eko)Logikak: plastikozko botilen erabilerari eta mugikortasun jasangarriari buruzko informazio standa

Eguna: irailaren 22a

Lekua: Ignacio M. Barriola Zentroa

Ordua: 11:30etik 13:30ra

Informazio standean tribial txiki bat egin ahalko duzu, eta bertan ekologiari, mugikortasun jasangarriari eta osasunari buruz zer dakizun erakusteaz gain, botila berrerabilgarri bat eskuratu ahalko duzu.

 

Online jarduerak

Argazki lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik 27ra

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako jantzi bat (kirol jertsea edo haizetik babesteko jertsea) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/

Webinarra: "Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" (gaztelaniaz)

Eguna: irailaren 17a

Ordua: 09:15etik 13:45era

Egitaraua