Aldizkaria: ALTZAKO AHOZKO HISTORIEN KOADERNO BILDUMA

Aldizkari hau bi hilabetean behin argitaratuko dugu eta lan-koaderno formatua izango du.

Bilduma honen edukiak ahozko eta idatzizko iturrietan oinarritutako eraikitze kolektiboaren emaitza dira, Donostiako Altza auzoan bizi edo ibiltzen den jendeak sortutako jakintza herrikoien isla.

Koaderno hauen helburua Altza auzoari loturiko historiak, tradizioak eta bizipenak oroitzapenera ekartzea da, inguruko jendearekin horiek debatitu eta komentatu ahal izateko, eta horietatik abiatuz, zuek ere auzoko ezagutzak eraikitzen jarraitzeko. Horregatik, hizkuntza oroitarazle eta dibulgatiboan daude adieraziak eta ez daude, berez, zientifikoki edo zehazki adieraziak.

Koaderno hau haur txikienek margotu dezakete, baina auzoko jende helduarentzat ere baliagarria izan daiteke. Koloreztatzen den bitartean, azaltzen diren gaien inguruan hitz egiteko aukera eskaintzen da, baita lehenengo aldiz auzoko hainbat jakintzaren berri izateko aukera ere.

Lehenengo koaderno hauetan, koloreztatzeko ideiatik abiatu gara, biltzen ari garen ideiak, sentipenak eta bizipenak modu xumean partekatzen hasteko modua dela iruditu zaigulako. Ilustrazio bakoitzaren ondoren duzun informazioa, Altzako hainbat bizilaguni egindako elkarrizketetatik dator, koaderno hau argitaratu dugunean bilduta ditugunak.

Elkarrizketa horietatik, 27 dira ISM gure mintegiko kideek egindakoak, 2017-2020 tartean. Altzako Historia Mintegiak (AHM) egindako 26 elkarrizketa ere landu dira, Lekukoak proiektuan egindakoak. Ahotsak proiektuan ere, Altzako 19 herritarren elkarrizketak dituzte jasoak. Horrez gain, Uztai Belar elkarteak bildutako 8 emakumeren kontakizunak ere jaso dira. Horrekin batera, altzatarrek idatzitako 24 dokumentu autobiografiko aztertu dira. Hori guztia, bestelako iturri dokumental historikoekin osatu da, horietako asko AHMren dokumentazio-lanari esker eskuratu ditugu, baita altza.info webguneko argazki eta bideoekin ere.

Ahozko eta idatzizko iturri horietako diskurtsoetatik abiatutako analisian oinarrituz, hainbat kategoria atzeman dira eta lehenengo zirriborroak prestatu dira.

Proiektu hau zabalik dago eta zure historiak kontatzen edo marrazkiak, bizipenak, argazkiak, bideoak... partekatuz parte har dezakezu. Horrela, auzoko historiak kolektiboki eraikitzen jarrai dezakegu.

Proiektu hau finantziaziorik gabeko proiektu independentea da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ISM taldetik koordinaturik dagoena.

 

ALDIZKARIAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

KOADERNOEN BILDUMAREN KOORDINATZAILEAK ETA EDITOREAK: Euskal Herriko Unibertsitateko Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM-UPV/EHU) eta Eraikitze Kolektiborako Unibertsitate Askea UNILCO-espacio nómada.

WEB ARGITALPENA: www.ehu.eus/altza

ISSN: 2660-7557

HARREMANA: ismupvehu@gmail.com

Koaderno-bilduma hau lanerako eta partekatzeko tresna bat da, horregatik, irudikatzen diren eta ez diren era guztietan erreproduzi daiteke.

Bilduma honen edukiak ahozko eta idatzizko iturrietan oinarritutako eraikitze kolektiboaren emaitza dira, Donostiako Altza auzoan bizi edo ibiltzen den jendeak sortutako jakintza herrikoien isla.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Altzako Historia Mintegiari (AHM) koaderno hau egiteko emandako aholku eta laguntzagatik.

 

ALDIZKARIAREN 1. ZENBAKIAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

IZENBURUA: Altzako ahozko historiak koloreztatzeko lehen koadernoa / Primer cuaderno para colorear las historias orales de Alza

ZENBAKIAREN ALDIA: 2020ko maiatza-ekaina

ZENBAKI HONEN KOORDINAZIOA: Nahia Delgado de Frutos, Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina.

MARRAZKIAK: Nahia Delgado de Frutos

ARGAZKIAK: altza.info (Aitortu-Ez Komertziala-CC BY-NC 3.0)

MAKETAZIOA: Nahia Delgado de Frutos

ARGITALPEN-DATA: 2020ko maiatza (Donostia, Gipuzkoa)

GAIAK: baratzak, garbitokia, jolasak, baserriak, eskolak orain dela 80 urte, migrazioak, gabonetako ohiturak.

 

ALDIZKARIAREN 2. ZENBAKIAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

IZENBURUA: Altzako ahozko historiak koloreztatzeko bigarren koadernoa / Segundo cuaderno para colorear las historias orales de Alza

ZENBAKIAREN ALDIA: 2020ko uztaila-abuztua

ZENBAKI HONEN KOORDINAZIOA: Nahia Delgado de Frutos, Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina.

MARRAZKIAK: Nahia Delgado de Frutos

ARGAZKIAK: altza.info (Aitortu-Ez Komertziala-CC BY-NC 3.0)

MAKETAZIOA: Nahia Delgado de Frutos

ARGITALPEN-DATA: 2020ko uztaila (Donostia, Gipuzkoa)

GAIAK: auzoko dendak, Altzako festak, industria, osasuna, alardea, komunikabideak.