Ilusionismo sozialak 30 urte bete ditu, eta ISMk 10 urte!

Ilusionismo soziala 1995ean hasi zen eratzen, Pedreran (Sevillan), konturatu ginelako ikerketa-ekintza parte-hartzailea ("investigación-acción participativa" - IAP) mugatua zela jendearen partaidetza eta eguneroko bizitzaren autogestioa sustatzeko. IAPak jendearen pensamenduak, ekintzak eta sentipenak adostasuneratz bultzatzen ditu, kontsentsurantz, eta horrek aniztasuna murriztu eta dinamizazioa mugatzen zuela ikusi genuen. Horregatik, bigarren mailako dialektikarantz jotzea erabaki genuen, "irekitzeko irekiz", eta komunitatean sortzen diren disentsuak dinamizatuz, jendearekin eta jendearengandik lan egiteko.
Andaluzian egindako lanetik, UNILCO-espacio nómada (Universidad Libre para la Construcción Colectiva) sortu genuen, orain dela 20 urte, 2005ean. Mexikoko jendearekin elkarlotzen hastearekin batera, Ilusionista Sozialen Kolektiboa hazten joan zen, eta 2015ean, Euskal Herriarekin hasitako harremanaren emaitza gisa, Ilusionista Sozialen Mintegia eratu genuen (ISM-UPV/EHU), ikerketa-formakzio taldea kontsolidatzeko.
Hori guztia ospatzeko eta aurrera jarraitzeko asmoz, hilabete hauetan hainbat ekintza eta jardunaldi prestatzen ari gara. Zure herrian, ikasketa-gunean edo lan-gunean zerbait antolatu nahi baduzu (hitzaldi bat, tailer bat, zinema-emanaldi bat, online jarduera bat, topaketa informal bat...), idatziguzu eta elkarrekin egin dezakegu: ilusionistasozialak@gmail.com
Egingo dugun lehen topaketa Sevillan izango da, 2025eko uztailaren 8 eta 9an, 10:00etatik 12:30etara. Hauxe da pentsatu duguna (besterik ere proposa dezakezu):
UZTAILAK 8. Dinamizatzailea: Ainhoa Ezeiza (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU)
- Ilusionismo sozialaren eta Ilusionista Sozialen Mintegiaren aurkezpen laburra. Zabalik dauden online doako formazio-guneen aurkezpena.
- Esperientzien trukea: hezkuntza, ahozkotasuna, kultura herrikoiak eta eraikitze kolektiboa.
UZTAILAK 9. Dinamizatzailea: Javier Encina (UNILCO-espacio nómada)
- Esperientzien trukea: Agroekologia, osasuna eta autogestioa, ekonomia herrikoiak, eguneroko bizitzaren autogestio kolektiboa.
- Tomate dastaketa ("tomatá")
Saioak doakoak eta irekiak dira. Hala ere, etortzekoa bazara, idatziguzu mezu bat, mesedez, espazioak hobeto egokitzeko: ilusionistasozialak@gmail.com
2025eko urriaren 7-8rako, ISMren 10. urteurrena ospatzeko, mintegi bat prestatzen ari gara, migrazioak, hezkuntza, komunikazioa eta ahozko historiak hizpide harturik. Oraingoz, baieztatuta dugu Stephan Moore Berlingo adituaren partaidetza.
Antolatzen diren bestelako ekitaldiak hemen eguneratzen joango gara. Gogoratu: zuk zeuk ere proposa dezakezu zerbait! Idatziguzu: ilusionistasozialak@gmail.com