Dinamizazio komunitarioa Altza auzoan ahozko historien bitartez

Errotetako Jaiak 1978 (Iturria: altza.info)

Proiektu honek ez du aldez aurretik ezarritako helburu finkorik, ideia da Donostiako Altza auzoan zehar topatzen dugun jende eta kolektiboekin eraikitzen joatea, eta auzotar izan gabe ere, beren bizi eta lan esperientziak eskaini nahi dituzten pertsonekin batera egitea. Horretarako, auzoko pertsona eta kolektiboekin elkartzen ari gara, hainbat elkarrizketa egin ditugu, eta eguneroko bizitzako harreman-moduak hobeto ulertzeko, auzoko espazio desberdinetan ibili gara, une desberdinetan.

Elkarrizketa horietatik materialak sortzen hasi gara, koaderno formatuan, eta aldizkako argitalpenak erabiliko ditugu sortzen dugun materiala ahalik eta lasterren jartzeko edonoren esku, Creative Commons lizentziapean. Material hauek anitzak izango dira, adin, etnia, klase sozial/lan-kultura eta genero aniztasuna kontuan hartuta.

 

ALDIZKARIA: ALTZAKO AHOZKO HISTORIEN KOADERNO BILDUMA

Aldizkari hau bi hilabetean behin argitaratuko dugu eta lan-koaderno formatua izango du.

Bilduma honen edukiak ahozko eta idatzizko iturrietan oinarritutako eraikitze kolektiboaren emaitza dira, Donostiako Altza auzoan bizi edo ibiltzen den jendeak sortutako jakintza herrikoien isla.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Altzako Historia Mintegiari (AHM) koaderno hau egiteko emandako aholku eta laguntzagatik.

1. ZENBAKIA: Altzako ahozko historiak koloreztatzeko lehen koadernoa. 2020ko maiatza-ekaina. DESKARGATU (pdf).  GAIAK: baratzak, garbitokia, jolasak, baserriak, eskolak orain dela 80 urte, migrazioak, gabonetako ohiturak.
2. ZENBAKIA: Altzako ahozko historiak koloreztatzeko bigarren koadernoa. 2020ko uztaila-abuztua. DESKARGATU (pdf). GAIAK: auzoko dendak, Altzako festak, industria, osasuna, alardea, komunikabideak.