EDUCACIÓN SIN PROPIEDAD liburuaren azala

Liburu honekin, eguneroko bizitzaren autogestioari lotutako liburu-bilduma amaitutzat eman dugu. Liburu hauek Volapük argitaletxearekin egin ditugu eta orokorrean, bildumako liburu guztietan mintzagai hauek izan ditugu: eguneroko bizitzaren autogestio kolektiboa, Boterea, kolektiboki eraikitzeko erak, elkarren arteko laguntza, horizontaltasuna... Liburuak kolektiboak dira, leku eta inguru desberdineko jendearen idatziak bildu ditugu, mundu berri bat eraikitzeko lagungarriak izan daitezkeen pentsatzeak/sentitzeak/egiteak jasotzeko asmotan, kasu guztietan harreman-moduak edukiak baino garrantzitsuagoak izan dira...

Hauek dira liburuetako izenburuak eta informazio gehiago biltzeko estekak:

"EDUCACIÓN SIN PROPIEDAD. Con escuela y sin escuela, nunca nos dejan hacer lo que queremos, y el Poder es su ley" liburuaren amaierarekin, beste fase bat itxiko dugu, zeinetan materialak biltzen, idazten, egin ditugun eta gustatu zaizkigun gauzak jasotzen eta jendearekin eztabaidatzen aritu garen, Iberiar Penintsulan, Kanarietan, Ameriketan... topatu dugun jendearekin kolektiboki eraikitzen. Hemendik aurrera, gehiago ariko gara jendearekin eta jendearengandik lan egiten beren eguneroko espazio eta denboretan (AL(T)ZA proiektuan, esaterako) eta UNILCO-espacio nómada unibertsitate librearekin batera formakzioa garatzen.

Esan digute oso izenburu bitxia, xelebrea hautatu dugula liburu honetarako, halako iruzkinek berriz ere adierazten dute noraino gauzkan Jabetzak harrapatuta, "nirea" defendatzeko obsesioa, edozer eta edonor "niganatzeko" desira, bizitzako eremu guztietan, hezkuntzan ere bai. Berez, uste dugu ezin dela eratu gizartea eraldatuko duen inolako hezkuntzarik ez bazaio Jabetzaren gaiari benetan heltzen. Beste pertsona batzuen bizitza kontrolatzeko eta kontrolaturik bizitzeko joera hori apurtu behar dugu, eta horretarako modu asko dago, ahots asko, kantuan...

AURKIBIDEA

Zaguán. Emiliano URTEAGA

PREÁMBULO

A modo de prólogo: Pedagogía del revés. Isabel ESCUDERO
Educaciones y complejidad. Ainhoa EZEIZA y Javier ENCINA
Consenso/disenso: de la certeza a la duda. Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA
Oralidad y Escritura. Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA

AMBULANDO

La recreación del lazo social: la revolución de nuestros días. Raúl ZIBECHI
Educaciones centrífugas. Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA
Desescolarizar a la sociedad. La educación hace lo contrario de lo que dice. Braulio M.E. HORNEDO
«¡Forjad, forjad escuelas, malditos!» (Contra la industria de la Educación Alternativa). Pedro GARCÍA OLIVO
La pedagogía libertaria como elección política. Ani PÉREZ RUEDA
Niños libres para construir una sociedad libre. Una arenga contra la Educación. Jesús GARCÍA BLANCA
El biopoder del mundo adulto en la construcción de los discursos de la infancia sobre la escuela y el profesorado. Siu LAY-LISBOA y Manuel MONTAÑÉS
Clases sociales, pedagogías y Reforma educativa. Julia VARELA y Fernando ÁLVAREZ-URÍA
Las posibilidades de la autogestión en la enseñanza pública. Francisco José CUEVAS NOA
Nuevos modos de leer. Jesús MARTÍN-BARBERO
¿Máquinas o personas? (Preguntas con respuesta, a debate). Antonio VIDAL
Una ciudad caótica: construyendo espacios para la convivencia, la escucha, la solidaridad, el apoyo y la actitud política alternativa. Adrián Alejandro MORALES
Deporte, educación, ideología, poder y globalización. Eloy ALTUVE

NOMADEANDO

Otras formas de aprendizaje desde la Educación Popular y la Innovación Ciudadana. Sandra Viviana SÁNCHEZ
El horizonte utópico de una educación común. Construir en colectivo los espacios de confianza y relación. Emiliano URTEAGA y Julieta SANTOS
Simulacros: trabajando la esperanza de lo imposible en la Universidad del País Vasco. Ainhoa EZEIZA y Javier ENCINA
Del coraje a la esperanza: La lucha por la universidad de los pueblos del sur (UNISUR). Sinaí RIVERA MARTÍNEZ
Breve ensayo sobre la Escuela Libre Paideia. Adrián SOTO
Raíces y Flores: una experiencia de educación libre y autoaprendizaje conectada con la niñez, la familia y la naturaleza. Jorge RUIZ MORALES y Estefanía TEBAN GÓMEZ
Escuela, guerra y resistencia. Diarios desde dos instituciones educativas en el Departamento del Cauca. Maestros EDUCACIÓN DESDE LA DIVERSIDAD
Cómo ser madre y no morir bajo el peso de los ladrillos de la escuela. Ainhoa EZEIZA, Carmen PÉREZ ARAUJO, Estefanía ZARDOYA, y otras

EPIÁMBULO

Me enseñó a ser árbol (Elegía). Pedro GARCÍA OLIVO
La lengua, señores... Agustín GARCÍA CALVO
Un matrimonio feliz. Emilia NEGRETE
Cultura Libre y Educación. Crítica al adoctrinamiento en el modelo hegemónico de Propiedad Intelectual. Noelia CÁMERON NÚÑEZ y Antonio DELGADO BAENA.
Elogio del analfabeto. Hans Magnus ENSENZBERGER
Participando con y desde la gente. Algo más que una introducción. Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA y otr@s

Liburuan zehar, askotariko ikuspegiak eskaintzen dira, disentsuan lan egiten lagunduko digutenak. Zenbait testuk beste testu batzuen kokapen antagonikoa badute ere, liburu honetan elkartu eta solasean jarri dira eta zeharka irakurriz, egileek eurek irudikatuko ez lituzketen sinpatia eta enpatia ugari topatzen dira, identitatetik identifikazioetarantz jotzeko bidea eraikiz.

Hezkuntzaren inguruko debate bat proposatzen da, ikuspegi antiautoritariotik abiatuz. Egile eta esperientzia desberdinetan honako kontzeptuak mahaigaineratzen dira: deseskolatzea, gizartearen ezagutza, jakintza komunitarioak, pedagogia libertarioa, hezkuntza alternatiboaren industriaren aurka, irakaskuntza publikoan autogestiorako dauden aukerak, hezkuntza herrikoia, hezkuntza librea, autoikaskuntza, amak eskolan, transmisio herrikoi eta belaunaldiartekoa, helduen bioboterea, maila sozialak eta pedagogiak, eskola zentrifugoak, kirola eta hezkuntza, eta abar.

Hemen daude deskargatzeko aurkibidea, ataria eta liburuaren azal osoa:
https://drive.google.com/open?id=1e3bzd1z3I4h6v9l9mkg_B-B0sBL1EdjM

Alegría Libertaria Irratian ere, irratsaio bat argitaratu dugu liburuari buruz, besteak beste:
https://www.ivoox.com/27069472

Liburua dagoeneko salgai dago (salneurria: 18 euro) eta zure liburu-dendan eska dezakezu edo argitaletxera idatziz: volapukediciones@gmail.com edo geuri eskatuz: ilusionistasozialak@gmail.com

Nahi izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan, liburuari buruzko aurkezpen-tailer-debateren bat antolatzeko.