Alegría Libertaria irratia online

Alegría Libertaria irratia online

Irrati honen bitartez, jakintzak, sentipenak eta egintzak partekatzen ditugu ahoz, leku desberdinetako pertsona eta taldeen arteko elkarlanaren bitartez.

Irudia

Irratsaio guztioak webgune honetan daude: alegrialibertaria.org

Gure programa guztiak webgunean daude, eta iragarkirik gabe eta deskargatu beharrik gabe entzun ahal izango dituzu. Irratsaioek beren fitxa dute eta gai, kategoria eta etiketen arabera daude antolaturik.

Irratsaio hau podcast formatukoa da eta "etxean" egina da, grabagailu xume batekin. Audacity erabiltzen dugu muntaiak egiteko (software librea izateari esker). Partaidetza irekia da eta albisteak, ideiak, audioak... jasotzen ditugu, beti kontuan hartuta espazio librea dela, Estatuaren zilegitasunetik eta Merkatuaren etekinetatik urrun.

ASTERO

Hiru irratsaio egiten ditugu:

  • ASTEAZKENETAN La Alegre Corchea Libertaria: askotariko musika biltzen dituen irratsaioa, beti sistemaren ertzeetan edo sistematik kanpo, edo bere ezaugarri bereziengatik, bere posizio politiko, sozial edo kulturalagatik alternatiboak diren interprete, talde edo konpositoreak, edo kultura herrikoiekin lotutakoak.
  • OSTEGUNETAN Alegría Literaria: literaturaren inguruko irratsaioa, Villa Escolar (Formosa, Argentina) herritik Ariel Cóceres-ek egindako irratsaioak gure taldekideek egindakoekin txandakatzen den saioa.
  • LARUNBATETAN Desinformativo semanal: asteko albistegia, munduko leku desberdinetan sortutako gertaerak, ekintzak, agenda eta hausnarketak biltzen dituena.

ASTEARTERO

  • La Conquista del Pan: Argentina eskualdeko izen bereko irratian eskaintzen den irratsaioa, anarkosindikalismoa, anarkismoa, borroka herrikoiak... hizpide dituena.

BI ASTEAN BEHIN

  • Lluvia con Truenos: irratsaio antiespezista eta animalista, Madrilgo Magdalena Lokal Anarkistan ekoizten dena.
  • Sé de un lugar: Zaragozako Radio Topo irrati libreko "Novedades decadentes" irratsaioan egiten dugun atala. Astezken gauean ematen da irratsaioa, 21:00etan.

TARTEKA, AHAL DENEAN

  • El síndrome de las palabraxxx: Gonzalo Marcuzzi sortzailearen irratsaioa, pentsamendu dibergentea sustatzen duena, dokumentalitateen eta musikaren bitartez.
  • Alegría libertaria: irratiari izena ematen dion saio hau sortutako lehena izanda ere, ahal denean sortzen dugu. Hausnarketa-saioa da, eztabaidak eta debateak biltzen dituena, musikaren laguntzaz.

Gure irratsaioak hainbat irrati libretan hedatzen dira: Radio Topo (Zaragoza), Radio Espiritrompa (Huesca-ko Pirineo Aurrea), Ke Huelga Radio (Mexiko Hiri Munstroa), Radio Diversidad (Villa Escolar, Formosa, Argentina), Agora Sol Radio (Madril), Radio Almaina (Granada), Ràdio Trama (Sabadell, Catalunya),  Radio La Conquista del Pan (argentina eskualdea), Zintzilik Irratia (Orereta, Gipuzkoa), Irola Irratia (Bilbo, Bizkaia), Ràdio Malva (Cabanyal, València), Ràdio Gallinera (Vall de Gallinera, Alicante), Radio Encadenada (Linares, Jaén), Radio Tirso Libertaria (Madril)...