Urriaren 21ean, tailerra: Oroimena eta Jakintza Herrikoiak
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/13
Gonbidatu nahi zaituztegu "Oroimena eta jakintza
herrikoiak" izeneko lan-tailerrean parte hartzera, 2025eko
urriaren 21ean.
Tailerra L'Arada Creativitat Social kooperatibak eskainiko du
Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de
Sto. Domingo, 1, Gasteiz). Helburua da beren esperientziak partekatzea
eta oroimena eta jakintza herrikoiak, haur zein helduekin, kolektiboki
nola eraikitzen dituzten lantzea.
Hau da euren webgunea: larada.net
Ekimen hau Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin
lantzeko pentsatu da, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I
irakasgaiaren baitan. Nolanahi ere, tailer irekia eta doakoa da eta
edonork har dezake parte.
Bi txanda egongo dira:
- Urriaren 21ean, 15:00-17:00, 3.4 gelan
- Urriaren 21ean, 17:00-19:00, 2.5 gelan
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu tailerraren babesleei:
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea eta Hizkuntzaren eta Literaturaren
Didaktika Saila (EHU); baita laguntzaile den Ilusionista Sozialen
Mintegiari ere.
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, hau da harremanetarako
eposta: ainhoa.ezeiza@ehu.eus