UPV/EHU: LA eta Beste Norakoak programak: ikasle bisitariak
Baldin eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, truke ikasle gisa, denboraldi bat ikasten eman nahi baduzu, kontuan hartu ondoko informazio hau:
ESKABIDEAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:
- Ikasurte osoa (2023ko irailetik 2023ko ekainera/uztailera): 2023ko apirilaren 30a
- 1. lauhilekoa (2023ko irailetik 2023ko urtarrilera): 2023ko apirilaren 30a
- 2. lauhilekoa (2024ko urtarriletik ekainera/uztailera): 2023ko urriaren 31a
* Egonaldia luzatuz gero, epemugak ez dira aldatuko.
* Gomendatzen dugu ez itxarotea epemuga horietara arte ikasle izendatuen dokumentazio osoa bidaltzeko; izan ere, etengabean jasotzen ditugu ezeztapenak, ikaslearen bisa lortzeko arazoengatik, bai izapidetze berantiarragatik, bai Kontsulatuetako saturazioagatik hilabete jakin batzuetan (azaro-abendua edo ekain-uztaila).