Ikasketa-bisa izapideak
Europar Batasunetik kanpoko ikaslea bazara eta Erasmus+ edo Erasmus Mundus elkartruke baten bidez bazatoz Europako zure unibertsitatetik EHUra, EHUk (ez zuk) erkidego barruko mugikortasun-komunikazioa egin behar die Espainiako agintari eskudunei.
- Erasmus+ truke-ikaslea bazara eta EBko beste herrialde batean ikasketak egiteko baimena baduzu, jarri lehenbailehen harremanetan info.welcomentre@ehu.eus-ekin.
- Erasmus Mundus masterreko ikaslea bazara, jarri harremanetan zure masterrarekin EHUn.
Espainian sartzean, ez ahaztu:
1. Zure pasaporteko sarrera-zigilua lortzea, edo Polizia Nazionalera joan behar duzu, Espainian egiten dituzun lehen 72 orduetan, "Lurralde Nazionalean sartzeko adierazpena" lortzeko.
2. Zu iritsi eta lehen 30 egunetan, EHUk erkidego barruko komunikazioa egin duela egiaztatzen duen egiaztagiria eskatzea.