Unibertsitate-egoitzak
Garrantzizko informazioa:
- Egoitzak eroso eta modernoak dira maiz: hortaz, prezioak ere ikasle-pisuen baino altuagoak izaten dira
- Urte osoko ikasleek lehentasuna daukate: lauhilerako bisitatzaileek zailtasunak izan ditzakete lekurik aurkitzeko
- Erreserbak eta ordainketa egoitzetan egiten dira
UPV/EHUko gizarte-egoitzak
Izen-ematea Apirilean egiten da: Udaran zehar jakinarazten da onartuak izan diren ikasleen zerrenda. ADI! Ikasturte osorako etortzen diren ikasleek lehentasuna daukate; beraz, lauhileko baterako bisitatzaileentzak zaila izaten da lekua aurkitzea
Zure egonaldian zehar egoitzatik irten nahi baduzu, fidantza berreskuratzea zaila izan daiteke.
- Arabako Campusa: Tomás Alfaro Fournier
- Izen-emate tasa: 200 € (bizi zaren lehenengo hilean bueltatua)
- Fidantza: 400 € 1-3 hilabeterako egonaldietarako; 650 € 3-10 hilabeterako egonaldietarako
- Irakurri ezazu arretaz fidantza bueltatzeko baldintzak: zure erabakia baldin bada egoitzatik alde egitea, ez da fidantzarik jasotzen
- Logelaren prezioari elektrizitate eta ura kontsumoak gehi behar zaizkio
- Bizkaiko Campusa
- Blas de Otero (beherapen bereziak nazioarteko bisitarientzat; asteko eta hileko egonaldiak)
- Izen-emate tasa: 200 € (bizi zaren lehenengo hilean bueltatua)
- Fidantza: 500 € 1-4 hilabeterako egonaldietarako; 800 € 4-10 hilabeterako egonaldietarako
- Irakurri ezazu arretaz fidantza bueltatzeko baldintzak: zure erabakia baldin bada egoitzatik alde egitea, ez da fidantzarik jasotzen
- Logelaren prezioari elektrizitate eta ura kontsumoak gehi behar zaizkio
- Miguel de Unamuno (sarritan ikasturtea hasi baino askoz lehenago betetzen da)
- Blas de Otero (beherapen bereziak nazioarteko bisitarientzat; asteko eta hileko egonaldiak)
- Gipuzkoako Campusa: Manuel Agud Querol
-
Izen-emate tasa: 200 € (bizi zaren lehenengo hilean bueltatua)
-
Fidantza: 400 € 1-3 hilabeterako egonaldietarako; 770 € 3-10 hilabeterako egonaldietarako
-
Ikasturte osoko ostatu hartzaileentzako lehentasuna. Aukera mugatua lauhileko bisitarientzat
-
Irakurri ezazu arretaz fidantza bueltatzeko baldintzak: zure erabakia baldin bada egoitzatik alde egitea, ez da fidantzarik jasotzen
-
Logelaren prezioari elektrizitate eta ura kontsumoak gehi behar zaizkio
-
Egoitza pribatuak edota erlijiosoak hirian
- Vitoria-Gasteizko unibertsitate-egoitzak
- Bilboko unibertsitate-egoitzak
- Donostia-San Sebastianeko unibertsitate-egoitzak