PLAN-PLURILINGUISMO-Oferta-2012-2013

Eleaniztasun planaren barruan eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko (2012-2013)

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak 2012-2013 ikasturtean eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.

Eskaria aurkezteko epea 2012 urtarrilaren 17 artekoa izango da. Errektoreordetzak epe horretan eskari guztiak onartuko ditu, ikastegi edota saileko derrigorrezko oniritzia eduki ez arren.

Izapide hori ez duten eskabideak bidali dituztenek 10 eguneko epea dute oniritziak bidaltzeko, hots, 2012ko urtarrilaren 27 arte.