Hautapen prozesuaren etapak GLOBAL TRAINING 2022

Hautapen prozesuaren etapak GLOBAL TRAINING 2022

1. Ingeleseko proba

Hautaketa prozesuko atal bat ingeleseko proba izango da, derrigorrezkoa (beherago zehazten diren kasuetan izan ezik). Ingeleseko proba erakunde bakoitzak egingo du, egokien deritzon moduan, baina betiere ere gutxieneko batzuk eskatuta.

  • Datak: uztaila amaieran egingo da
  • Non: baliteke online izatea, pandemia dela eta. Edonola ere, froga presentziala balitz, plazak prestatuko lirateke bertaratu ezin den ororentzat, online egiteko. Jarraitu beharreko prozedura posta elektronikoz eta webgunearen bidez jakinaraziko da, izena emateko epea amaitu ondoren.

Hautaketa prozesuan aurrera egiteko, enpresa edo eskaintza bakoitzak eskatutako gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da.

OHARRA: Ez dute ingeleseko proba egin beharko izena emateko unean hizkuntza titulu ofizialak aurkeztu dituztenak, baldin eta tituluaren antzinakotasuna ≤ 4 urte bada eta ondoko mailak ziurtatzen badute:

  •     unibertsitateko lizentziatu eta diplomatuek B2 mailaren parekoa
  •     LHkoek B1 maila

Gainerako guztiek nahitaez egin beharko dute proba.

 

2. Curriculuma aztertzea, merezimenduak ebaluatzea eta hautagai egokiak aukeratzea

Uztailean eta irailean. Merezimenduak baloratzerakoan, dokumentu-euskarria duten merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan. Horregatik gomendatzen da ikasketei, ikastaroei, lanbide-esperientziari eta hizkuntzei buruz dagoen dokumentazio guztia entregatzea, nahiz eta hautatutako eskaintzarekin  lotura ez izan. Dena den garrantzi handiagoa izango duten eskaintzarekin eta eskatutako profilarekin zerikusia dutenek. Dokumentazioaren ebaluazioa izango da bai haren baliozkotasuna berrikustea, bai balorazioa egitea, hainbat ataletan banatuta:

  • Titulazio nagusia
  • Graduondoko titulazioa eta/edo ikastaroak (masterra, doktoregoa, hainbat ikastaro...)
  • Lanbide-esperientzia (praktikak edo lana)
  • Hizkuntzak (ofizialki lortutako tituluak).

Balorazio horren bidez, hizkuntza-mailarekin batera, elkarrizketa-fasera igaroko diren pertsonen sailkapena eta hautaketa egingo da, eskaintza bakoitzaren arabera.

 

3. Elkarrizketa pertsonalak

Balorazio onena duten hautagaiak irailean/urrian Donostian egingo diren elkarrizketa pertsonaletara igaroko dira. Pandemiaren bilakaeraren arabera, aurrez aurrekoak edo telematikoak izango dira.

UPV/EHUk hasierako hautapena egingo da 3-4 profil eskaintza bakoitzeko, enpresei igorriko dieguna, bertan erabaki dezaten azken hautatua nor den. Honetarako, profila berrikusi ahal izango dute (Currículum Vitae eta porfolioa zenbait kasutan) edo elkarrizketa pertsonalak egin beharra izan ahal dituzte Skype bidez. Azken erabakia enpresari dagokio eta horregatik ezin dugu ziurtatu elkarrizketarik egingo zaienik hautatutako guztiei.

Bekadunen azken esleipena urria-azaroa bitartean jakingo da, kasuan kasu.

 

4. Prestakuntza ikastaroa

Azaroan. Hautatuek prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, bi astetakoa, helburura abiatu aurretik.
 

5. Bisatuen gestioa

Azken hautatuak zeintzuk diren jakinda, lehenbailehen hasi beharra dago bisatuak gestionatzen, helburuko herrialdean behar badira.

Bekadunak egin behar du kudeaketa, UPV/EHUren laguntzarekin, beharrezko gaietarako (UPV/EHUk eman beharreko urratsei, beharrezko ziurtagiriak emateari eta abarri buruzko informazioa ematen du).

  • Herrialde batzuetan ez da egoten zailtasun handirik bisatua eskuratzeko (Mexiko, Kolonbia edo Argentina esaterako).
  • Beste herrialde batzuetan, ordea, AEBen kasu, bisatua lortu ahal izateko zenbait hilabete iragan behar dira (3 hilabete) eta garesti izaten da. UPV/EHUk diruz laguntzen du bisatua lortzen.

 

6. Helburua abiatzea

Irteerak, abenduan eta urtarrilean egingo dira (bisatuen tramitazioa eta abar).

Bekadunei emandako beka lortzeko, herrialde bakoitzak eskatutako bisak edo baimenak lortu beharko dira. Garrantzitsua da eskatzaileek kontuan hartzea munduko pandemia dela eta, litekeena dela egoera azkar aldatzea herrialde jakin batzuetan (osasun-egoera eta/edo mugak ixtea) eta bekadunak ezin izatea helmugara atera eta, beraz, beka bertan behera uztea.

Aparteko kasuak:

  • Eman dioten beka gauzatzeko, funtsezkoa izango da bekadunak herrialde bakoitzak eskatutako bisatuak edo baimenak lortzea. Bisatu edo baimen horiek lortzea ezinezkoa dela ikusiz gero, erakunde arduradunak praktika beste herrialde batean egiteko aukera eskaini ahal izango dio bekadunari.
  • Bekaren arduraduna den erakunde, enpresa edo organismoari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik edo helmuga-herrialdeko segurtasunean aldaketa edo mehatxu larria egoteagatik beka garatzeko baldintzak arriskuan egonez gero, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotze Euskal Agentzia) eta/edo SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak beken arduradunak diren erakundeei agindu ahal diete kaltetutako pertsonen helmuga-herrialdea aldi baterako edo betirako aldatzea. Salbuespen gisa, bekadunari esleitutako herrialde berria Euskadin egon daiteke, telelana ere egiteko aukera egonda.
  • Ohiz kanpoko kasuetan, aurreko ataletan deskribatutako egoeretan dauden bekadunei beste helmuga-herrialde bat aurkitzeko aukerarik ez badago eta telelan modalitatearekin lanak egiteko aukerarik ez badago, beken arduradunak diren erakundeek, Basque Trade & Investment (Nazioartekotze Euskal Agentzia) eta SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziarekin ados jarrita, beka bertan behera utzi dezakete amaierarako zehaztutako data baino lehen.

 

7. Ordainketak

  • Bekadun bakoitzak 1.530 euro jasoko ditu hilean, helburuko herrialdea edozein delarik.
  • Kopuru honi gizarte segurantzari egin beharreko kotizazioari dagokion zenbatekoa kendu beharko zaio (kopuru txikia) eta IRPFa. Bigarren ordainketan deskontatzen da.
  • Aseguruak kontratatzeko zenbatekoa UPV/EHUren kargura joango dira, lehenengo sei hiletan.
  • Ekonomi ekarpenen ordainketak hiru etapatan egingo dira:
    • 1º ORDAINKETA  Helburura abiatu aurretik  Jaso beharreko guztiaren % 50 
    • 2º ORDAINKETA  Beka hasi eta hiru hilabetetara  Jaso beharreko guztiaren % 40
    • 3º ORDAINKETA  Beka amaitu eta amaierako txostena aurkeztu ondoren  Jaso beharreko guztiaren % 10 
  •  Mantentze, lojamendu, bidaia eta bisatua gestionatzeko gastuak bekadunak jasoko duen ekarpenaren kontura ordaindu beharko dira. Garrantzitsua da honako hau kontutan hartzea, helburuko tokia aukeratzerakoan (bizitza maila, bidaiaren kostua, bisatuen gastua eta beste) eta herrialde bakoitzaren bizi-kostuaren berrikuspena egitea.