Datu pertsonalen babesari buruzko informazio osoa

UPV/EHUko ikasle bisitarientzako gaztelania/euskara ikastaroak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 EBko Arautegiaren 13. artikuluak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategi batean sartuko ditugula. Era berean, honako alderdi hauen berri ematen dizugu:

Tratamenduaren kodea

TG0056

Tratamenduaren izena

Gaztelania eta euskara ikastaroak ikasle bisitarientzat

Datuen tratamenduaren arduraduna

  • Erakundea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B.
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia).
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Datuen tratamenduaren helburua

Enpresa kontratistaren aldetik: ikasleekin harremanetan jartzea eta posta elektronikoz alta ematea irakaskuntzarako beharrezkoak diren hezkuntza plataformetan/plataforma metodologikoetan, ikastaroak gainditu izanaren ziurtagiriak ematea.

Ikasle bisitarientzako hizkuntza ikastaroen bulegoaren aldetik: ikastaroen matrikula egitea eta dagozkien ziurtagiriak ematea, ikasleekin harremanetan jartzea, UPV/EHUren memorietarako datuak eskuratzea eta UPV/EHUren web orrian eta karteletan edo bestelako azalpen edo publizitate formatuetan jardueretan ateratako argazkiak erabili ahal izatea..

Datuak noiz arte gordeko diren

Datuak gorde egingo dira interesdunak datuak ezabatzea eskatzen ez duen bitartean eta, edozein kasutan, baldin eta kasuan kasuko errekurtso eta/edo erreklamazio epeak irekita badaude edo datuok lortu ziren helburuari erantzuten jarraitzen duten bitartean.

Datuen tratamenduaren legitimazioa

  • Interesdunen baimena.
  • Beharrezkoa da interesduna parte den kontratu baten exekuziorako, edo, horrek hala eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.

Datuen nazioarteko lagapenen eta transferentzien hartzaileak

  • Ez da daturik lagako, legeak agindu ezean.
  • Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Tratatuko diren datu pertsonalak

  • Identifikazio datuak:
    • NAN/IFZ
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (postala, elektronikoa)
    • Telefonoa
    • Sinadura/Hatz digitalizatua
    • Irudia/Ahotsa
  • Datu pertsonalak:
    • Jaiotze data
    • Sexua
    • Nazionalitatea
  • Datu akademikoak eta profesionalak:
    • Prestakuntza
    • Titulazioak
    • Jatorrizko unibertsitatea/Helmugako fakultatea/Campusa/Tutorea/Datak/Estatusa

Eskubideak

Zer eskubide dituzu zure datuak ematean?

Pertsona orok UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez baieztatzeko eskubidea du.

Interesdunek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzentzeko edo, hala behar bada, datuak kentzeko eskatzeko eskubidea ere, jaso ziren helburuetarako datuak dagoeneko beharrezkoak ez direnean, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar‑bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Bereziki, egoera jakin batzuetan eta beren egoera partikularrari lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen trataera aurkaratzeko aukera izango dute.

UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure esku dauden eskubideez baliatzeko inprimakiak dituzu webgune honetan: http://www.ehu.eus/babestu

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren informazioa duzu, halaber, webgune honetan: http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5213/eu

Informazio gehigarria

Eskuragarri hemen: http://www.ehu.eus/babestu