Nazioarteko Harremanak

Albisteak

Bizkaiko Campusean ikasten ari diren Latinoamerikako bisitatzaileentzako laguntzak

Peru, Honduras, Bolibia, Kolonbia eta Ekuadorretik etorritatakoentzako preferentzia ezarri da

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/29

Bilbon ostatua hartu duten ikasleek har dezakete parte deialdian:

Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako III. Plan Zuzentzaileak lehenetsitako herrialdeetakoetatik datozen ikasleek, baldin eta UPV/EHUrekin elkartrukerako hitzarmena badute.
Errefuxiatu gisa edo asilo eskatzaile egoeran sailkatutako ikasleek.

Diru laguntza hauetarako, 8.000€ ematen ditu Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak.

Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira 2018an, programako kreditua agortu arte: lehenengoa urtarrilean, bigarrena apirilean eta hirugarrena ekainean.