CONVOCATORIA_PAP-ERASMUS-AZP_2014-2015_Info

Prestakuntza-helburua duen PAP-ERASMUS mugikortasun-programa (2014/15 ikasturtea)

Informazio orokorra

Dokumentu honetan bildu ditugu prestakuntza helburuetarako mugikortasunerako programan parte hartzeko irizpideak, Europar Batzordeak Europar Hezkuntzarako Programaren Erakunde Autonomoa (OAPEE) bitarteko dela, jarritako jarraibideak oinarri harturik.

EKINTZAREN HELBURUAK, DESKRIBAPENA ETA ONURADUNAK

Langileen prestakuntza helburu orokortzat duen ekintza honen barruan, bi mugikortasun mota daude:

a) Goi hezkuntzako erakunde batetik beste goi hezkuntzako erakunde baterako mugikortasuna, biak kide direla.

Helburua da onuradunek erakunde bazkidearen esperientzietatik eta praktika onetatik ikastea eta egun betetzen duten lanpostuak eskatutako gaitasunak hobetzea. Jarduera nagusia erakunde bazkidean egiten den egonaldi labur bat da, izen desberdinak izan ditzakeena: zerbitzu eginkizun laburrak, profesionalen behaketa, ikasketa bisitaldiak,etab.

b) Goi hezkuntzako erakunde batetik enpresa baterako mugikortasuna.

Helburua da onuradunek ezagutzen edo eskumenen transferentziatik ikastea eta gaitasun praktikoak berenganatzea. Jarduerak askotarikoak izan daitezke. Mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta hitzaldiak, prestakuntza aldi praktikoak, zerbitzu eginkizun laburrak, etab.

Kasu biotan dagokio jatorrizko goi hezkuntzako erakundeari Erasmus bekaren onuradunak hautatzea.

EZAUGARRIAK

  • Egonaldiaren iraupena astebetetik sei astetara bitartekoa izan ahalko da, nahiz eta OAPEEk gehienez aste bat (5 egun) finantzatuko duen.
  • Egonaldia 2014ko irailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitartean egin beharko da.
  • UPV/EHUko pertsonalak ahal denik eta gehien har dezan parte, ekintza honekiko interesatuek, gehien dela, mugikortasun bat egingo ahal dute 2014/15 akademi ikasturtean.
  • Ahalik eta parte hartzea ahal denik eta bermatu eta ziurtatzeko, lehentasuna izanen dute mugikortasuna lehendabizikoz eskatuko dutenek.

BETEBEHARRAK

  • Prestakuntzarako Erasmus mugikortasunaren oinarri dira erakunde parte hartzaileen arteko aldebiko akordioak. UPV/EHUk sinatuta dauka hainbat bitariko hitzarmen, mugikortasun mota hauek egiteko aukera eskaintzen dutenak eta www.ehu.eus/nazioarteko_harremanak web gunean kontsulta daitezkeenak. UPV/EHUko pertsonalak taulan agerturikoez aparteko beste bat hautatuko balu, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetza arduratzen da akordio hauen tramitazioaz, interesatuak ikastegiko koordinatzaileari edo zerbitzuko arduradunari aurkeztu dion eskaritik abiatuta.
    Unibertsitateen arteko bitariko akordiorik ez balego mugikortasuna baino lehen, ezinezkoa da mugikortasuna egitea.
  • STT mugikortasunen kasuan, harrerako erakundeek ez dute Erasmus unibertsitate gutunaren (EUC) jabe izan behar.
  • Interesatuek programan parte hartzen duten herrialdeetako nazionalitatea izango dute edo beste hirugarren herrialdetakoa, baldin eta Espainian mugikortasuna egin ahal izateko aldian egoteko baliozko baimena badutela ziurtatzen bada.
  • Onuradunak UPV/EHUren edo enpresa hautagarri baten lansaria jaso behar du.
  • OSO GARRANTZITSUA: Jatorri eta helburuko erakundeek onartu beharko dute onuradunak mugikortasuna hasi aurretik aurkeztutako lan plana (II. eranskina).
  • Ikastegiko arduradunak edo atalburuak jakinaren gainean egon beharko du eta, honez gain, adostasuna agertu beharko du txosten batean mugikortasunarekiko.
  • Interesatuak gestionatu eta eskuratu beharko du era honetako kasuetan, orobat, eskatu ohi den mugitze lizentzia.
  • Sinatutako hitzarmenaren arabera, eskatzailearen sailak edo ikastegiak konpromisoa hartzen du atzerriko unibertsitateko langileak hartzeko, atzerriko unibertsitateak egokitzat joz gero.

FINANTZAKETA

1) BATASUNEKO FUNTSEN FINANTZAKETAK (OAPEE)

Mugikortasunerako zenbatekoak bitarikoak izango dira:

  • Bidai laguntza, distantziaren arabera.
  • Mantenu laguntza, iraupen eta norako herrialdearen arabera.
  • OAPEE-k prozedura ezarriko du pertsona minusbaliatuentzako laguntza osagarriak emateko, oro har ezarritakoetatik gaindi egongo ahal direnak.

Bidai laguntzak honako era honetara banatuko dira:

Bidai distantziak Zenbat
100 eta 499 km bitartean 180 € parte hartzaileko
500 eta 1.999 km bitartean 275 € parte hartzaileko
2.000 eta 2.999 km bitartean 360 € parte hartzaileko
3.000 eta 3.999 km bitartean 530 € parte hartzaileko
4.000 eta 7.999 km bitartean 820 € parte hartzaileko

Distantziak kalkulatzeko hona hemen EACEAk jarritako web orria

http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/tools/distance_en.htm

 

Bere aldetik, mantenu laguntzak honako koadro honen arabera banatuko dira:

1. taldea Danimarka, Irlanda, Herbereak, Erresuma Batua eta Suedia 120€ eguneko
2. taldea Austria, Bulgaria, Txipre, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Islandia, Liechtenstein, Luxemburg, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Suitza eta Turkia 105€ eguneko
3. taldea Alemania, Eslovakia, Espainia, Letonia, Malta, Portugal eta Mazedoniako lehengo errepublika jugoslaviarra 90€ eguneko
4. taldea Kroazia, Eslovenia, Estonia eta Lituania 75€ eguneko

Oharra: Suitza (2. taldea) laguntza koadrotik kanpo geratzen da. Litekeena da suitzar unibertsitateek sistema propioa ezartzea, EBko kideen mugikortasuna laguntzeko.

BATASUNEKO FUNTSEN FINANTZAKETA- adibide (pdf, 45k)

Bidai agentzia nahitaez, eskaria egiterakoan, unean uneko enpresa adjudikatarietako bat izango da, honako hauen artean:

ECUADOR BIDAIAK

HALCON  BIDAIAK S.A.U.

BARCELO BIDAIAK S.L. (BCD  Travel)

Informazioa sakontzeko, jo zerbitzu orokorren web gunera.

Adjudikatari diren enpresekin ez eta beste bidai agentzia batekin kontratatuko ahal da bidaia, haiek ezin badute eskaini irakasleak agertu duen hautabidezko agentziak aurkeztutako aurrekontua edo merkeagoa. Kasu honetan, bi aurrekontuak eta enpresa adjudikatariak eskaintza berdindu edo hobetu ezin dezakeelako jakinarazpena atxiki beharko dira.

2) GRADUONDOKO IKASKETEN ETA NAZIOARTEKO HARREMANETARAKO ERREKTOREORDETZAREN FINANTZAKETA

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzak 33.000 eurotako aurrekontu partida du, 2014/15 deialdian egindako STA eta STT mugikortasunak finantzatzeko (irakaskuntza helburuko mugikortasunak (STA) eta prestakuntzarakoak (STT)).

OAPEEren laguntzak modalitate honetarako handitu direnez gero, errektoreordetzak laguntza emanen du baldin eta koadro bakoitzean ezarritako gehienekoen batura baino gutxiago lortzen bada eta kontutan hartuta gehieneko zenbatekoa 820 eurotan zehaztuko dela, ez baita hitzarmenik sinatu 7.999 kilometrotatik gorako distantzian den unibertsitaterekin.

Era honetara, errektoreordetzaren laguntza osagarria jaso ahal izateko erreferentziazko gehienekoa honela kalkulatuko da: 120 €/día x 5 egun + 820 €, hau da, 1.420 €. Mugikortasunerako zenbateko baxuagoa jaso duten guztiek jasoko ahal dute errektoreordetzaren laguntza osagarria (1.420 eurotako gehieneko kopuru horretara arte), betiere hautatu den gastua fakturaz eta kontzeptuz justifikatu badira.

Laguntza osagarria erabiliko da mugikortasuneko onuradunak Europar Batasuneko laguntza, lehengo atalean deskribatutakoa, agortu eta gero.

Ikus likidazioaren adibidea (pdf, 48 Kb)

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzaren laguntza osagarririk ez du jasoko, 2013-14 ikasturtean zehar irakaskuntza edo prestakuntza helburuko mugikortasunik eskatu eta burutu ez duen UPV/EHUko langileak, Nazioarteko Harremanetarako bulegoak mugikortasuna ez egiteko justifikazioa aurkezteko errekerimenduei jaramonik egin ez dielarik.

ASEGURU MEDIKOA

Mugikortasunean parte hartuko duenak aseguru mediko bat izan beharko du EBetik kanpoko herrialdeetan egonaldiak egiteko, berori gastu aukeragarria izanik.

BAXAK EDO ALDAKETAK

Egindako edozein aldaketa, bereziki egonaldirako daten ingurukoak edo programan egindako baxaren ingurukoak, idatziz jakinarazi beharko zaizkio posta elektronikoaz Cristina Carcedori albait arinen (cristina.carcedo@ehu.es).

MÁS INFORMACIÓN

Ikusi Europar Batzordeak Europar Hezkuntzarako Programaren Erakunde Autonomoaren web gunea: http://www.oapee.es

Web orri honen edukia editorearen erantzukizuna da, ez beste inorena, eta Europako Batzordea ez da erantzule izango informazioaren erabilerengatik.