Informazio interesgarria

Kongresua

Zure ahotsa ApS(U)13 Bilbon ezinbestekoa da!

Noiz eta non

2026/01/16

Deskribapena

Bilbo, 2026 apirila 22-24

Lanak helarazteko azken eguna: otsailak 7
Onarpen jakinarazpena: otsailak 27

Ikaskuntza+Zerbitzuari buruzko Nazioarteko XIII. Biltzarrean zabalik dago jadanik komunikazioak eta posterrak aurkezteko deialdia. Zure esperientzien, ikerketen eta gogoeten zain gaude. Berdin dio ikasle, irakasle, erakunde bateko kide... bazara: EKARPEN GUZTIEK dute zer esan. Parte hartu nahi baduzu, baina ez badakizu oso ondo nola bideratu edota zalantzarik baduzu, lagun zaitzakegu.

Nola parte hartu?

1. Aukeratu formaturik onena zure proposamenerako: ikerketa-komunikazioa, esperientzia-komunikazioa, ikerketa-posterra edota esperientzia-posterra.

2. Inskriba ezazu gure 5 gai ildoetako batean (Justizia Soziala, Ahotsak eta Sareak, ApSren Pedagogia, Ikerketa eta Instituzionalizazioa, Eragina eta Ebaluazioa).

3. Deskargatu txantiloi ofiziala eta prestatu zure proposamena.

4. Bidali zure proposamena plataforma ofizialaren bidez soilik, hizkuntzaren arabera:

o   Euskeraz: https://www.apsu13bilbo.eus/#

o   Gaztelaniaz: https://www.apsu13bilbo.es/

o   Ingelesez: https://www.apsu13bilbo.eu/

Gogoratu!

  • Proposamenak onartzen dira bai euskaraz, bai gaztelaniaz, bai ingelesez.
  • Gehienez 2 proposamen pertsona bakoitzeko (bidalketa bikoitzak automatikoki ezabatuko dira).
  • Kontsultatu Aurkezpenetarako Gida Osoa, formatuei, iraupenari eta prozesuari buruzko xehetasun guztiekin: https://tisa.teventos.com/apsu13aprendizaje26/es

Animatu zaitez parte hartzera!, Bilbon itxaroten zaituztegu

ApS(U)13 Batzorde Antolatzailea