Ikaslegoaren erdiak euskaraz ikasten du UPV/EHUn

2016.eko datuen arabera, ikaslegoaren erdiak euskaraz ikasten du UPV/EHUn Euskal Herriko Unibertsitatean. Datu hau oso garrantzitsua dira Europan hitz egiten diren hizkuntzetatik zaharrena delako euskara eta 1960.eko hamarkadararte ez delako normalizaziorako biderantz egin euskara batua lortuz.

Euskararen eguna abenduaren 3an ospatzen da baina aldez aurretik UPV/EHUren hiru campusetan antolatu den programazio osoa hemen duzu

Bizkaiko Campusean ikasleen aldetik aparteko gauzak antolatu dira eta batak irratiarekin zerikusia du.

Euskararen eguna 2016

Euskararen eguna 2016

Kazetaritza eta Ikus-entzunezko irakasle eta ikasleek “EHU Irrati Maratoia” antolatu dute datorren abenduak 2an, goizeko 11.00-14.00 bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta komunikazio Zientzien Fakultateko Audiolab azpiegituretako irrati estudioetan izango da. Zuzenean jarraitu ahal izango da UPV/EHUren EHUtbn eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean. Horrez gain,  campuseko Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak jarriko dira.

Programa:

Goizeko 11etan hasi eta hiru ordutan zehar 50 ikaslek hainbat gai jorratuko dituzte:

11.00-12.00: Euskara eta gazteak. Hainbat gai landuko dira: gazteen euskararen erabilera aisialdian, batez ere juergarako eta ligatzeko; gazteen papera euskal kulturaren kontsumo eta produkzioan; eta gazte euskaldun berrien irudia eta batua eta euskalkien erabilera.

12.00-13.00: Euskara eta kazetaritza. Zer da euskal kazetaritza? Galdera horretatik abiatuta, ordu honetan zehar euskal kazetaritzaren inguruko hausnarketa planteatuko da. Zein ezaugarri dituen euskal kazetaritzak, nork eta zergatik kontsumitzen duen eta euskal kazetaritzaren eredu desberdinak aztertuko dira.

13.00-14.00: Euskara eta unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitatean euskarak izan duen bilakaera eta egun duen presentzia landuko dira tarte honetan. Horretarako hartutako erabaki eta politikak aztertuko dira,  eta irakasle eta ikasleek euskararekiko duten jarrerari buruzko gogoeta eta eztabaida planteatuko dira.

 

Babesleak:

“EHU Irrati Maratoiak” Euskararen Arloko Errektoreordetza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kazetaritza II eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailen babesa dauka.

Sare sozialetan ere jarraitu ahal izango da “EHU Irrati Maratoia”:

Twitter: @EHUirratimarato

Facebook: EHU irrrati maratoia

Instagram: EHUirratimaratoia

Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/eu/web/irratimaratoia2016

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>