Donostia Sustainability Forum

Donostia Sustainability Forum. Online aurkezpena UPV/EHUko komunitateko kideentzat

Irudia

Nori zuzenduta: unibertsitateko kideei (IRI, AZP eta ikasleak) eta iraunkortasunean interesatuta dauden beste eragileei.

Data: 2021ko ekainak 15 (Asteartea)
Ordua: 12:30
Iraupena: 50 minutos

Modalitatea: online Blackboard Collaborate (BBC) plataformaren bitartez

Testuingurua eta helburuak

Donostia Sustainability Forum UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak sortutako ekimena da, iraunkortasunaren diziplinarteko tratamendua ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik emateko

Horren erronkak hurrengoak dira

Eztabaida eta parte-hartzea: Jasangarritasunari buruzko gizarte-eztabaidak zabaltzea, komunitate zientifiko eta ikertzailearen, gizarte-eragile publiko eta pribatuen eta herritarren parte-hartzearekin.

Eduki zientifikoak. Iraunkortasunari buruzko eduki zientifikoak eskaintzea, gazteak eta profesionalak prestatzen laguntzeko.

Ekimenak. Planetaren iraunkortasunaren inguruan aurrerapenak eta konpromisoak dakartzaten ekimenak sustatzea.

Aurkezpen bideoa: https://youtu.be/JdmzGOs8zaY

Elkarretaratzeko, difusiorako eta formaziorako plataforma honek aukera anitzak eskaintzen dizkio UPV/EHUko kominitateko kideei.  Hortaz, zu ezagutzea gustatuko litzaiguke ta horregatik DSFaren online aurkezpen  saiora gonbidatzen zaituztegu.  

Programa

Ekainak 15

  • 12:30 - 12:35. Jardunaldiaren irekiera

Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga. UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria.

  • 12:35 -13:20. Donostia Sustainability Forum-aren aurkezpena

Igor Álvarez Etxeberria. UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendariordea

Koro de la Kaba Ciriza.  UPV/EHUko Udako Ikastaroen idazkari akademikoa

Harremanetarako

Nekane Castillo Eguskitza