inf_pruebas_de_acceso_bachillerato

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Diagnostiko txostena:

Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:

  • Ikaslearen izen-abizenak
  • diagnostiko argia eta esplizitua
  • profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne)
  • bidalketa-data osoa.

Dokumentu horiek gaur egungoak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin, Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan izan ezik, horietan 10 urtetik aurrera eginda egotea eskatuko baita.

Egokitzapen txostena:

Ikasleek batxilergoko ikasketetan izan dituzten egokitzapenen eta/edo baliabideen berri eman behar da berariaz.

Eskatu beharreko egokitzapenak adierazten direnean eta aukera bat baino gehiago dutenean, batxilergoan berariaz behar dituenak bakarrik aukeratu behar dira, eta ikaslearekin adostuta egongo dira.

Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian eskuragarri dagoen 2025eko formularioa erabili:

  • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
  • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat

 

EGOKITZAPENAK ESKATZEKO PROZEDURA 2025

 

URTARRILAREN  1etik 31ra

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena

Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa.

OTSAILAREN 7

Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USEko egokitzapenak bideratzeko.

OTSAILAREN

12tik 28ra

Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USEko aurrematrikula egina izan behar du.

Arduradunak eskaerak bideratzeko behar den dokumentazioa, pdf formatuan eskaneatuta behar izango du.

MARTXOAREN

3tik MAIATZAREN 9ra
Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren  bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan.
MAIATZAREN 12tik 21era Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko.

 

OHIKO DEIALDIA

MAIATZAREN 28 Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

MAIATZAREN  

29 eta 30
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAREN

2
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

 

EZ OHIKO DEIALDIA

EKAINAREN

11tik 20ra
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko.

EKAINAREN

25
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

EKAINAREN

26 eta 27
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAREN

30
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio.

 

HARREMANETARAKO PERTSONAK:

Araba: Natalia Ortiz Blasco  945 01434384

Bizkaia: Kepa González Antona  946 012258/ Itziar Zubiaur 9460013709

Gipuzkoa: Mamen López Lizarralde  943 015184 / Ane Amondarain 943 018137

discap@ehu.eus

IKASTETXEKO ARDURADUNAREN DATUAK BIDALTZEKO FORMULARIOA

Ikastetxeak formulario hau beteko du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko den arduradunaren datuekin.

 

IKASTETXE EDO BERRITZEGUNEEN EGOKITZAPENEN TXOSTENA EGITEKO FORMULARIOA

Esteka honetan, sarbide-proban hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-txostena egiteko inprimakia dago eskuragarri. Fitxategia deskargatu behar da, eskatutako informazioa osatu eta beharrezko egokitzapenen laukitxoak markatu, izan diren egokitzapenen eta talde bakoitzari eskaintzen direnen arabera.

Ezinbestekoa da ikaslearekin adostea eskatu beharreko egokitzapenak.

Txostena osatu ondoren, inprimatu, sinatu eta zigilatu egin behar da, GAURen eskaeran kargatu ahal izateko.

 

Berritzeguneko txostenerako formulario berria 2024

ESKAERAK

Eskaerak UPV/EHUko idazkaritza birtualaren bitartez egin behar dira

SARBIDE PROBETARAKO EGOKITZAPENEN GIDA 2024-2025

Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.