Eduki publikatzailea

Hiri-ortu ekologikoen hastapeneko ikastaroak (Arabako Campusa)

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/07

Huerto ecológico

Hiri-ortu ekologikoan hastapeneko ikastaroak berriro antolatu egin dira EHU-ko ikasleentzat (Ikasleek lehentasuna izango dute baina IIP eta AZP kolektiboetako kideek ere izena eman dezakete).

Hautazko kreditu 1 aitortuko zaio ikasle bakoitzari, baita ziurtagiri bat eman ere.  3 orduko 8 sesio dira guztira, eta lau talde egongo dira, bi euskaraz (goizez edo arratsaldez) eta bi gazteleraz (goizez edo arratsalez).

Beharrezkoa den informazio guztia HEMEN topatuko duzu (Euskeraz eta Gaztelaniaz).

Norbaitek interesa izango balu edo zuzenean izena eman nahi badu, hurrengo ESTEKA HONETAN egin dezake.

Izena emateko epemuga:

  • otsailaren 17a izango da.