SEMINARIO PDI 2016: Educación para la Sostenibilidad

IIP MINTEGIA 2016: iraunkortasunerako hezkuntza

Data, tokia eta ordutegia

Irudia

Data: Uztailak 7 eta 8

Tokia: Bizkaia Aretoa (Abandoibarra z/g), Bilbo. Oteiza aretoa.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 

Edukia eta helburua

Gogoratuko duzunez, 2015eko uztailaren 9an eta 10ean, mintegi bat egin genuen: Iraunkortasunerako Hezkuntza. Edukiak webgune honetan kontsultatu ditzakezu: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/2015-urtea

Hau da mintegi honetarako planteatzen dugun helburua:

Backcasting: prozesuaren egoera zertan den talde bakoitzean, ikuspegi bat adoste aldera. Aztertu ea parte hartzeko aukerarik dagoen UPV/EHUk benetako Backcasting prozesu bat egiteko, eta, hala izanez gero, beste unibertsitate batzuekin adostasunak lortu beharko dira europar proiektu bat eskatzeko.

Campus Bizia Lab egitasmo instituzionala aurkeztu, Erasmus University Educators for Sustainable Development europar proiektuaren eremuan prestatutakoa, eta jakintza arlo desberdinak batzen dituzten proiektu transdiziplinarretan elkarlanean aritzeko metodologiari buruzko lan saio bat egin.

Egindako egitasmoak partekatu 2015/2016 ikasturtean Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren iraunkortasuna berritzeko deialdiaren eremuan.

Programa

Harremanetarako

Edozein  iradokizun/ekarpen/kritika/zalantza baduzue Mintegia burutu aurretik gurekin komentatzea asko eskertuko genuke, ahalik eta eraginkorragoa izan dadin.

Aitxiber Zallorekin posta elektronikoz edo telefonoz jar zaitezke harremanetan:

Galeria fotográfica Seminario PDI 2016

Galeria fotográfica Seminario PDI 2016

Videos Seminario PDI 2016

Videos Seminario PDI 2016