Enpresa Institutuaren 2023ko Jardueren Memoria

Martxoaren 15ean, Enpresa Institutuak 2023ko Jardueren Memoria onetsi zuen. Memoria horretan, bere kideek ikerkuntzan, graduondoko prestakuntzan eta ezagutzaren transferentzian, erakundearen hiru lan-arlo handietan, egiten duten lan bikaina azpimarratzen da.

Memoria honen orrialdeetan, artikuluen, liburuen eta hitzaldien bidez egindako ikerketak sortutako ezagutza nola transferitzen den erakusten da, Enpresa Institutuaren premisa betez: ezagutzaren transferentzia.

Ezagutza transferitzeko beste tresna bat Management Letters/Cuadernos de Gestión nazioarteko aldizkari akademikoa da, bere helburua, mundu osoko akademikoek enpresa-kudeaketara eta honen arloetara egindako ekarpen garrantzitsuak argitaratzea delarik.

Graduondoko prestakuntzari dagokionez, Enpresa Institutuak bere baitan lau master ditu. Honela, 2023ko memorian hauen inguruko informazioa ematen da:

Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra (Executive MBA)

Marketing eta Merkataritza Zuzendaritza Masterra

Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza Masterra (MBAe3)

Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua Masterra

Azkenik, komunitate akademikoan ezagutzak trukatzeko eta zabaltzeko, estatuko eta nazioarteko aldizkarietan artikulu zientifikoak argitaratzeaz gain, kongresuetara joan, bilera tematikoak egin, beste unibertsitate batzuekin lankidetzak egin eta hitzaldiak, jardunaldiak eta enpresetara bisitak egiten dituzte.

Hori guztia eta askoz gehiago eskura daiteke memoria osoa euskaraz edota gaztelaniaz irakurrita.

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>