Dohaintzari buruzko saiakeraren lorratzean. Maussen eta Lévi-Straussen testuak
Egilea: Marcel Mauss eta Claude Lévi-Strauss
Gibel-solasa: Miren Urkijo Arregi
Itzultzaileak: Idoia Santamaría Urkaregi eta Unai Begiristain Goiburu
Argitaratzailea: Pio Perez Aldasoro
Arloa: Artea eta Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia, Etnologia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-1319-710-4
Urtea: 2025
Orrialdeak: 503
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 20,00 € (BEZ barne)
Alde batetik, ondorio nolabait ere arkeologikoak aterako ditugu inguruan edo gure aurretik izan ditugun gizarteetako giza transakzioen izaerari buruz. Era berean, deskribatuko dugu zer truke- eta kontratu-fenomeno izan dituzten merkatu ekonomikorik gabeak izan ez arren —gure ustean, ezagutzen ditugun gizarte guztietan ageri den giza fenomeno bat baita merkatua— gurea ez bezalako truke-erregimena duten gizarteetan. Merkatariak eta haien asmakizun nagusia baino lehenagoko merkatua ikusiko dugu —hots, monetaren aurrekoa—, eta aztertuko dugu nola funtzionatzen zuen bai kontratu- eta salmenta-bide nolabait esateko modernoak agertu aurretik (semitikoa, helenikoa, helenistikoa eta erromatarra), bai moneta tinbratua azaldu aurretik. Aztertuko dugu, berebat, zer moral eta ekonomia ageri ziren transakzio haietan.