Eduki publikatzailea

UPV/EHUko III. Doktorego Jardunaldiak

Irudia

Doktorego Eskolak (DOKek) UPV/EHUko III. Doktorego Jardunaldiak antolatzen ditu 2023ko uztailaren 6anBizkaia Aretoan, Bilbon. Zeharkako prestakuntza jarduera bat da, oraingo honetan izaera ludiko-akademikoa izango duena eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) integratuko dituena.

"Ospatu zure doktorego ikerketa" izenburupean, jardunaldiak doktoregaien arteko topaketa izango dira, egindako ikerketak ezagutarazteko eta aupatzeko. Horretarako, pertsona bakoitzak bere ikerketaren ikurra izan daitekeen objektu bat eramango du. Objektu hori izan daiteke tramankulu bat, osagarri bat, buruko bat edo beste edozein elementu, gainerako parte-hartzaileei ikerketa zertan datzan jakinarazteko balio dezakeena (gehienez 5 minutu).

Jardunaldi hauek UPV/EHUko doktoregaientzako topagune gisa planteatzen dira, eta honako helburu hauek dituzte:

  • UPV/EHUko doktorego programen ikerketa jarduera ezagutaraztea.
  • Doktoregaiek elkar ezagutzea, beren ikerketek gizartean duten eraginaren berri izan dezaten eta horri buruz gogoeta sustatzea, oraingoan Garapen Jasangarrirako Helburuak ardatz hartuta.
  • Jakintza arlo desberdinetako doktoregaien arteko esperientzia eta iritzi trukea bultzatzea.
  • Doktoregoari balioa ematea, laneratzea errazten eta hobetzen duen prestakuntza gisa.

Izena ematea

UPV/EHUko III. Doktorego Jardunaldietan izena emateak honako galdera hauei erantzungo dien laburpen bat aurkeztu behar da nahitaez: Zertan datza zure ikerketa? Nola lerrokatzen da Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH)?

Jardunaldietan parte hartzeko ez da beharrezkoa laburpena bidaltzea inskripzioarekin batera. Ekitaldiaren ondoren, laburpenak bidaltzeko epea irekiko da, ondoren jardunaldien abstraktuen liburuan argitaratzeko.

Izena emateko formularioa
Azken eguna: 2023ko ekainaren 30a
Parte-hartzaileak argitaratzea: 2023ko ekainaren 30a.
Hautatutako parte-hartzaileak (pdf, 43 Kb)

Sariak

Doktorego Eskolak (DOKek) 250 euroko lau sari emango dizkie komunikazio onenei, doktoregaiek aukeratuko dituztenak. Sari bakoitza bidaia poltsa bat da, kongresu batera joateko sarituen doktorego tesiarekin lotutako emaitzak aurkeztera. Sarien zenbatekoa kontzeptu hauetakoren batean edo batzuetan erabili beharko da: izena ematea, ostatua eta/edo garraioa. Sariak UPV/EHUko III. Doktorego Jardunaldien amaiera saioan banatuko dira.

Programa

  • 17:00-17:15 Parte hartzaileei harrera egitea
  • 17:15-17:45 Zuzendaritza taldearen ongietorria, Bittor Rodríguez EHUko irakasleak parte hartuko du
  • 18:00-19:15 Ahozko komunikazioen aurkezpena, GJHen arabera taldekatuta
  • 19:15-19:30 Proposamen onenen bozketa
  • 19:30-20:00 Sari banaketa eta CLOWNCLUSIONES, Rakel Imaz eta Isabel Aisaren eskutik.
  • 20:00-21:00 DJek girotutako koktela