Aipamen bereziak
NAZIOARTEKO DOKTOREGOA
“Nazioarteko doktoregoa” aipamena lortzeko, baldintza nagusia da doktoregaiak, doktorego-programan egon den bitartean, Estatutik kanpo gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egin izana goi-mailako irakaskuntza-erakunde edo ikerketa-zentro batean, ikasketak eginez edo tesi-lanak eginez.
INDUSTRIA DOKTOREGOA
“Industria Doktoregoa” aipamenerako, baldintza nagusiak dira doktoregaiak unibertsitatez kanpoko erakunde batean garatzen den industria-ikerketako edo garapen esperimentaleko proiektu batean parte hartu behar duela eta erakunde horrekin gutxienez urtebeteko lan-kontratua edo merkataritza-kontratua sinatu behar duela.
EUSKARAZKO DOKTOREGOA
"Euskarazko Doktoregoa” aipamena lortzeko, baldintza nagusiak dira doktoregaiak euskara tesia egiteko asmoa adierazi behar duela idatziz, ondorengo jarraipen-prozesua bete behar duela, aipamena lortzeko eskaera erregistratu behar duela tesia gordailuan uzterakoan, eta tesia euskaraz idatzi eta aurkeztu behar duela (“Nazioarteko Doktoregoa” aipamena eskatu den edo ez aldatuko da ahozkoan eskatutako ehunekoa).
KANPOKO ERAKUNDEEKIN LANKIDETZAN EGINDAKO TESIAK
Gainera, doktore-tituluak UPV/EHUren aipamen propioa ere jaso ahal izango du, kanpoko erakundeekin lankidetzan. Horretarako, hitzarmen bat sinatu behar da unibertsitatearen eta kanpoko erakundearen artean, gutxienez bi ikasturterako.