Industria doktorea

Industria doktorea

UPV/EHUren Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegiko IX. kapituluan agertzen da "Indusrtria doktorea" aipamena."Industria doktorea” aipamena jarri ahal izango da doktore tituluaren atzeko aldean, ondorengo baldintzak betetzen direnean:

  1. Doktoregaiak industriako ikerketa proiektu batean edo ikerketa esperimental batean parte hartzea, enpresa edo erakunde publiko edo pribatu batean; doktoregaia enpresa edo erakunde horretan aritu behar da zerbitzuak betetzen eta ezin izango da unibertsitate bat izan.

  2. Doktoregaiak lan kontratua edo merkataritzako kontratua izan behar du administrazio publikoarekin edo arlo publiko edo pribatuko enpresarekin; ezin izango da unibertsitate bat izan.Kontratuaren iraupena ezin izango da izan arduraldi osoan urtebete baino denbora gutxiagorako, edo horren parekoa, eta indarrean egon beharko da doktoregaia doktorego programan dagoen bitartean.

Procedimiento de solicitud de mención de Doctorado Industrial

  1. Tesiaren zuzendariak, ikasleak eta enpresak bete behar dute "Industria doktorea" aipamena eskuratzeko proiektuaren memoria (20. inprimakia), bai eta industria doktoregoari buruzko inprimakiak (docx, 50 Kb) ere, eta doktoregaiaren kontratuaren kopiarekin batera bidaliko da doktorego programako batzorde akademikora, tesia gordailuan utzi baino urte bat lehenago gutxienez.Memoria erakunde lankideko arduradunak eta tesiko zuzendariak balidatuta egon behar da, eta proiektu industrialaren eta doktorego tesiaren arteko erlazioa azaldu beharko da bertan.

  2. Batzorde akademikoak memoria aztertuko du eta 20. inprimakiari buruzko txostena egingo du (aldekoa ala aurkakoa).

  3. Txostena aldekoa bada, batzordeko koordinatzaileak proiektuaren memoria (20. inprimakia) beteko du eta sinatu ondoren, Batzorde akademikoak doktorego programaren administrariari bidaliko dio, kontratuaren kopiarekin eta tesi industrialen inprimakiarekin  (docx, 50 Kb) batera.

  4. Txostena kontrakoa bada, Batzorde akademikoak txostena bidaliko die tesiaren zuzendariari, ikasleari eta enpresari (20. inprimakia, sinatuta).Behin hori eginda, prozedura bukatutzat emango da.

  5. Doktorego programako administrariak GAUR aplikaziora igoko ditu bai 20. inprimakia, beteta eta sinatuta, bai kontratuaren kopia. Halaber, doktorego programako administrariak posta elektronikoz bidaliko die 20 zenbakiko inprimakiaren kopia sinatua tesi zuzendariei eta ikasleari.

  6. Doktoregaiak "Industria doktorea" aipamena eskatzeko orria (19. inprimakia) aurkeztu behako du tesia gordailuan uzten duen unean.

Unibertsitatearen eta erakundearen arteko lankidetza hitzarmena

UPV/EHUren Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegiko IX. kapituluan adierazten denez, industriako ikerketa proiektua edo ikerketa esperimentala UPV/EHUren eta doktoregaia zerbitzuak betetzen ari den erakundearen arteko lankidetzaren bidez egiten denean, beharrezkoa da lankidetza hitzarmena egotea sinatuta.

Hitzarmen hori egin ahal izango da doktorego programako batzorde akademikoak  aldeko txostena egin badu aurretiaz (20. inprimakia).Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza hitzarmena eredua erabilita egin behar da (4. eredua).

Hitzarmena egiteko prozedura ereduari jarraituz (4. eredua):

  1. Doktoregaiak eta tesi zuzendariak unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza hitzarmena egiten nahi dutela adieraziko diote doktorego programako batzorde akademikoari, aldez aurretik onartutako tesi industrial bati lotuta.

  2. Batzorde akademikoak hitzarmena egitea onartzen badu, batzordeko koordinatzaileak Doktorego Eskolara bidaliko du, doke.hitzarmenak@ehu.eus helbidera idatzitako mezuaren bidez.

  3. Doktorego Eskolak hitzarmena egingo du, ereduari* jarraituta, tesi industrialen inprimakian emandako datuekin (eskarian eman zena, baldin eta enpresako ordezkaria berbera bada).Hitzarmenaren eta eranskinaren bi ale sortzen du: ale bat enpresarentzat eta beste bat, Doktorego Eskolarentzat.Horrez gain, kopiak egingo dira (hitzarmenarenak era eranskinarenak) doktoregaiarentzat, batzorde akademikoarentzat eta UPV/EHUko zuzendariarentzat (eta UPV/EHUko zuzendari kideentzat, halakorik badago).

  4. Doktorego Eskolak hitzarmena eta eranskina sinatuko ditu, bi aleak, eta UPV/EHUko zuzendariari emango dizkio, gainerako pertsonek sina ditzaten.

  5. Zuzendariak administrariari emango dio Doktorego Eskolari dagokion alea (hitzarmena eta eranskina).

  6. Programako administrariak batzorde akademikoaren kopiak gordeko ditu, koordinatzaileak hala erabakiz gero.Gainera, kopiak emango dizkie doktoregaiari eta zuzendariei.

  7. Programako administrariak GAURen erregistratuko du hitzarmena eta eranskina.

* Hitzarmena egiteko ez bada erabiliko eredua, jarri harremanetan Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzarekin.