DOCTORADO-EVALUACION

Urteko ebaluazioa

Urteko ebaluaziorako pausuak

Urteko ebaluaziorako EPEAK eta PAUSUAK eskuragarri link honetan.

 

1. DOKTOREGAIAK: EBALUAZIORAKO DOKUMENTAZIOA BIDALTZEA

Doktorego programaren batzorde akademikoak urtero ebaluatuko du doktoregaia, oinarri hartuta:

Dokumentu horiek GAUR aplikazioaren bidez aurkeztu behar dira, gidetan azaltzen den moduan.

Ebaluazioa egingo da:

 

2. TESI-ZUZENDARIEN EBALUAZIOARI ONIRITZIA EMATEA

Tesi-zuzendariek:

  • Doktoregaiek dokumentazioa bidaltzeko epea itxi baino lehen, tesi zuzendariek Ikerketa eta Prestakuntza plan pertsonala berrikusi eta (onartzen badute) sinatuko dute.
  • Egokitzat jotzen badute, GAURen emango diote oniritzia, ikasleak ebaluazio positiboa jaso dezan.

 

3. EBALUAZIOAREN EMAITZA

Ebaluazioaren emaitza GAUR plataforman kontsultatu ahal izango dute doktoregaiek.

Ebaluazioaren emaitza ikusteko prozedura dagozkion eskuliburuetan kontsulta daiteke.

Batzordeak ebaluazio negatiboa egin ahal izango du, tesi-zuzendariak oniritzia eman badu ere, doktoregaiak doktorego-programaren jarduerak eta baldintzak bete ez baditu.

Ohar garrantzitsua:

  • Doktoregaiek ebaluazio-batzordearen txostenak irakurri beharko dituzte. Txosten horietan ebaluazioari buruzko argibideak ematen dira, eta etorkizunean ebaluazio negatiboak saihesteko beharrezkoak diren iruzkinak aipatzen dira.
  • Tesi-zuzendariek ezin dute ikusi ebaluazioaren emaitza GAURen.

 

4. EBALUAZIO NEGATIBOA (ERREKLAMAZIOA)

Doktorego Eskolaren doktoregoa ebaluatzeko arautegian azaltzen da nola jarri behar den erreklamazioa doktoregaiak ebaluazio negatiboa jaso badu.

Arautegiak dioen moduan, lehenik eta behin

  • batzorde akademikoari aurkeztu beharko zaio erreklamazioa
  • eta, ondoren, Doktorego Eskolari.
Bi erreklamazioak egiteko arautegiaren webgunean eskuragarri dauden inprimaki ofizialak erabili behar dira.

 

Doktorego programa batean jarraitzea

99/2011 Errege Dekretuko 11.7 artikuluak dioenaren arabera, honako hauek ezinbesteko baldintzak dira programan jarraitu ahal izateko: doktorego programako batzorde akademikoaren ebaluazio positiboa, hala ikerketa planarena nola jardueren dokumentuarena; eta doktorego tesiaren zuzendariak eta tutoreak GAUR aplikazioaren barruan horretarako egin behar dituzten txostenak.

Batzorde akademikoek ebaluaziorako izango duten epea behin amaituta, eta matrikula egiteko Graduondoko Batzordeak onartuko duen egutegiari jarraituta, ebaluatutako ikasle guztien bigarren matrikula gestionatuko da.

Ebaluazioa negatiboa izanez gero (behar bezala arrazoitu beharko da), doktoregaia berriz ere ebaluatua izango da sei hilabeteko epean. Horretarako, ikerketa planaren beste txosten bat egin beharko da. Berriz ere ebaluazio negatiboa jasoz gero, doktoregaiak behin betiko utzi beharko du programa.